Euskararen Interpretazio Zentroak (EIZ)
euskararen erabilgarritasuna, bizi indarra eta aniztasuna transmititu nahi
ditu. Era berean, norberaren inplikazioa aldarrikatzen du, norberak euskarari
gehitu egiten baitio. Finean, euskararen askotariko izaerak batu egiten gaitu.
Bertan, zentzumenetan oinarritutako bisita ludiko eta zehatza eskainiko zaie bisitariei; hau da, bisita esperientzial eta ludiko batetik abiatuta, bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgilduko dira.
Bestetik, familiek edo haurrekin datozen
taldeek Hostopostoak
familia programan parte hartu ahalko dute.
4 eta 10 urte bitarteko umeekin etortzeko proposamen dibertigarri bezain hezigarria da Hostopostoak. Ekimenaren helburua euskaraz eta familian jolastea da. Horretarako, mahai-jolas erraldoi batez baliatuko gara. Gauza berriak ikasi, jende berria ezagutu eta euskarara gehiago gerturatzeko aukera bikaina da hau. Egin erreserba!
Euskararen Etxeak Liburuaren arbola #liburuarenarbola erakusketa ibiltaria ondu du, eta Portugaleten, Ondarroan, Getxon, Amorebieta-Etxanon, Zallan eta Gernika-Lumon izan ondoren, Bilbon kokatutako Bizkaiko Foru Liburutegian izango da, martxoaren 7tik apirilaren 29ra bitarte.
Gorka Arrese editoreak apailatu du erakusketa, eta hitzaldi bana egingo du udalerri horietako bakoitzean.
Erakusketa:
Gizakiak
sortu duen gauza unibertsaletako bat da liburua. Beste batzuk dira, adibidez:
gurpila, aulkia, artaziak, anestesia, elektrika.
Historiako
lehen hedabide masiboa da liburua: aurreneko objektu industriala. Liburua
inprimategian saldoka egiteari esker mundua bizkor aldatzen hasi zen XV.
mendetik aurrera. Liburuetan esperientziak eta jakintzak elkarrekin trukatuz eta
itzuliz, era askotako aurrerapenak egin ziren denbora laburrean.
Liburuaren
arbola erakusketak liburuaren izaera azalduko du: hizkia, idazketa, diseinua,
inprimaketa. Bisitariak ezagutuko du hizkiek nolako anatomia daukaten, testuek
nolako formak hartzen dituzten, liburuak zein parte dauzkan eta nola izendatzen
ditugun euskaraz.
Zuhaitz baten modukoa da liburua. Arnasa ematen du: babesa eta itzala, edertasunaren plazera eta argiaren sintesia. Liburuak zure jakin mina, pentsamenduak eta hizkuntza oxigenatzen ditu. Liburua zabaldutakoan, besarkatu egiten zaitu: zure irudimena eta inteligentzia kilikatzen ditu. Abentura bat da irakurtzea, desiraren eta askatasunaren lurralde zirraragarrietan barrena.
10 esaldi
argigarri:
→ Inteligentziaren marka da marra bat / Paul Valery. → Alfabetoa da gizakiaren asmakizun handiena / Galileo Galilei. → Gure bigarren memoria da idazketa. → Grabatzeko modu bat da idaztea. → Testuak irakurtzeak jantzi egiten gaitu. → Orriak eta hostoak ditu liburuak, arbolak bezala. Eta enborra, eta adarrak. → Testua diseinatzea, inprimatzea eta jostea dira inprimategiaren eginkizunak. → Ugaritzea da inprimatzea. → Urtero 2.500 liburu inguru argitaratzen dira euskaraz. → Libre zara ezer ez irakurtzeko, zure inteligentziari zalantzarik sortu nahi ez badiozu.
Erakusketaren
apailatzailea:
Gorka Arrese (1965, Zarautz) kazetaria eta argitaratzailea da. Argia, Egin, EuskaldunonEgunkaria eta Berria agerkarietan lan egin zuen. Hogeita hamar urtez Susa literatura argitaletxeko editorea izan zen, 1988tik 2018ra arte. Euskal idazle askoren lehenbiziko liburuak argitaratu ditu, hala nola Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Kirmen Uribe, Jon Alonso, Miren Agur Meabe, Lutxo Egia, Igor Estankona, Jon Benito, Leire Bilbao, Iñigo Astiz, Jule Goikoetxea, Beñat Sarasola eta abar. Literaturaren historiari buruzko perspektiba osoago bat izaten lagundu dio Armiarma.eus ataria osatzen jarduteak.
Erakusketaren
helburuak:
Liburua berez zer denezagutzea, ulertzea eta bere garrantzia azpimarratzea.
Liburuaren zati nagusiakidentifikatzea: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia.
Liburuan parte hartzen duten eragileakaztertzea: idazlea, editorea, irakurlea, inprimategia.
Euskal literaturara eta liburugintzara gerturatzea, Bizkaikoari bereziki erreparatuz.
Bisita gidatuen erreserbak egiteko, deitu telefonoz, 94 402 80 81 (astelehenetik ostiralera, 8:00-20:00) edo bidali mezua, info@euskararenetxea.eus
Ikastetxeentzat oharra: 16 urtetik gorako ikasleak soilik sar daitezke Bizkaiko Foru Liburutegira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.
Euskararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentroko (EIZ) erakusketa berriak euskararen bizi indarra eta aniztasuna transmititu nahi ditu. Era berean, norberaren inplikazioa aldarrikatzen du, norberak euskarari gehitu egiten baitio. Finean, euskararen askotariko izaerak batu egiten gaitu.
Bada, EIZ berriko erakusketak euskara kanpotik barrura
ezagutzeko aukera eskaintzen du, era jostalari,
umoretsu eta irudimentsuan, baina baita modu zehatz eta zientifikoan ere.
Horretarako, zentzumenetan oinarritutako bisita ludiko eta zehatza eskainiko die bisitariei; hau da, bisita esperientzial eta ludiko batetik abiatuta, bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgilduko dira.
Erakusketak hainbat
atal biltzen ditu. Euskararen egunez eguneko egoeraz ohartarazten gaituzten
adierazleak, euskararen historiari begiratua, euskal hitzekin jolasteko aukera,
haren transmisioa eta aniztasuna ezagutzeko ikus-entzunezko kanpaiak,
etorkizuneko erronkak, euskal kulturaren aberastasun eta kalitatea. Halaber, euskara
balore positiboei lotuta dagoenez, erakusketak ere horrelakoa izan nahi du,
baikorra, abegikorra, zabala. Eta zer pentsatua ere sortzen duena. Zer egin
dezaket nik gizateriaren altxorra den euskararen alde?
Hori guztia diseinu
garaikidez jantzi da eta eduki
interaktiboz osatu da, erakusketa argia,
koloretsua eta erakargarria izan dadin. Hala, bisitariak modu aktiboan arituko dira bisitan zehar, eta edukiak modu
dinamikoan jasoko dituzte, betiere, bisitaren esperientzia bere osotasunean bizi eta sentitzeko asmoz.
Horiek horrela erakusketak euskara ezagutarazi nahi du, bisitariak haren edertasunaz jabetu daitezen, baina, era berean, euskarak izan dituen zailtasunez ere ohartu nahi ditu. Halere, behin euskara ezagututa, bisitariak euskarara batzea izango da erakusketaren azken xedea, euskarak maitemindu ez ezik, batu egiten baikaitu.
Erakusketaren helburuak:
Euskararen baikortasuna
eta eskuzabaltasuna erakustea
Euskara era
dinamikoan eta jostalarian transmititzea
Euskarari lotzen zaion boluntarismoaren indarra ezagutaraztea
Euskararen aniztasuna
eta nazioartekotasuna
Euskararen izaera inklusiboa nabarmentzea
Bisitak:
Euskararen Interpretazio Zentro berria goizez eta
arratsaldez bisitatu ahalko da, banaka edo taldeka:
Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 19:00etara.
Larunbatetan: goizez, 10:00etatik 14:00etara, eta
arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara
Bisita gidatuak egiteko tarteak egongo dira, hala
taldeka nola bakarka: astelehenetan eta asteazkenetan, 16:30ean, eta astearte
eta ostegunetan, 12:00etan.
Ikastetxeak:
Euskararen Interpretazio Zentroko bisitari garrantzitsuak
dira ikasleak, milaka etortzen baitira urtero. Ikastetxeek www.euskararenetxea.eus webgunean egin beharko dute
bisitaren erreserba, gutxienez bisita eguna baino 15 egun lehenago.
Ikastetxeen ordutegia: astelehenetik ostiralera,
bi txanda izango dira goizez, 10:00etan eta 12:00etan.
Ikasleek erakusketaz gozatzeaz gain, lantegi batean ere
parte hartuko dute. Horretarako lau unitate didaktiko prestatu dira:
LH 1-2-3: Hizkuntza
aniztasuna munduan eta gugan, Hizkuntzen aniztasunaren hausnarketa.
LH 4-5-6: Berbak
batzen, zer dakit euskararen inguruan? galdetegia eta hitz konposatuen
jolasa.
DBH 1-2: Euskal
erreferenteen bila!, Kahoot! Lehiaketa eta euskal erreferenteei buruzko
galdetegia.
DBH 3-4 + BATXILLERGOA: Euskararen lorategia, euskararen aniztasun linguistikoaren jolasa
eta artea eta euskara lotzen dituen ariketa.
Obrak aurkezteko epemuga maiatzak 5 izango da.
Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira, eta
bakarka edo taldeka aurkeztu ahalko dira. Autoreek nahi beste lan aurkez
ditzakete, eta lanak ezizenaz sinatuta izango dira. Saria 5.000 eurokoa da.
Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm
(zabalera) x 21cm (altuera) baino txikiagoak izango, eta gutxienez 15 orrialde
bikoitz izango dituzte (babes-orriak, azala eta kontrazala kanpo). Testuek ez
dituzte 4.000 karaktere baino gehiago izango; lan mutuak ez dira onartuko.
Egitasmoak posta arrunt bidez bidaliz gero,
lanarekin batera gutun-azal itxi bat entregatuko da. Kanpoan, lanaren izenburua
eta egilearen goitizena izango ditu, eta barruan, berriz, izen-abizenak,
helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen
fotokopia eta egilearen aipamen bio-bibliografikoa. Lanak hona bidali beharko
dira: ETXEPARE SARIA, Leitzako Udaletxea, Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880
Leitza (Nafarroa).
Baztango
(H)ilbeltza
euskal nobela beltzaren IX. astea urtarrilaren 23tik 29ra egingo da. Horrekin
batera, (H)ilbeltza
beka ere abiatu dute: martxoaren 10a arte aurkeztu ahalko dira proiektu
proposamenak.
Urtero egin ohi duten bezala, antolatzaileek
genero beltzaren inguruko hamaika ekitaldi onduko dituzte Arizkunen, Anizen,
Elizondon, Iruritan eta Erratzun udalerrietan.
Halaber, beka ere abiatu dute, Baztango
Udalaren, (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz.
Aurtengo zazpigarren beka izango da, eta 6.000 euro emango ditu genero beltzeko
narratiba egitasmo bat gauzatzeko.
Aurten euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntzarenbigarren deialdi abiatu dugu, eta jasotako proposamenak aztertu ondoren, Epaimahaiak deliberatu du Laudioko Piszifaktoria Ideien Laborategiak aurkeztutako diziplina anitzeko Hau gerra bat da egitasmoak jasoko duela 3.000,00 euroko Hi(ZKI)bridoak laguntza.
“Gero eta beharrezkoagoa begitantzen zaigu gerraren terroreaz hitz
egitea, gerraren terrorea uxatzeko modu bakarra izan daitekeelako. (…) Kasik
barne-bidaia baten modura marraztuko dugu gerra hau”.
Piszifaktoria Ideien Laborategiak aurkeztutako proposamenean jasotzen
denez, Hau gerra bat da “murgiltze
esperientzia bat da, (…) polifonia erritmiko bat”: “Lau lengoaia izango ditu
puzzle honek: hitza, musika, dantza eta mugimendua edo antzerki fisikoa.
Rapsoda bat, antzezle bat, dantzari bat eta musikari bat arduratuko dira guztia
josteaz”.
Ikuskizunaren garapenean, gainera, ikus-entzuleek parte hartze aktiboa
izango dute, eta formatu aldetik berritasunak eskainiko ditu. Epaimahaiak, hain
justu, bi atal horiek azpimarratu ditu, hala audientziaren parte hartzea nola
formatu berritzailea. Horretaz gainera, proposamenaren sendotasuna eta lanketa
ere nabarmendu ditu.
Hautatutako lanak 3.000,00€ko
ordainsaria jasoko du, eta lehenengo
emanaldia 2023ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaini beharko
dute.
Bost kidek osatu dute beka honetako epaimahaia: Eneko Sagardoy aktoreak, Lutxo Egia idazleak, Haizea Barcenilla arte-kritikariak, Onintza Enbeita bertsolariak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko
zuzendariak.
Mundua
irauli duen lehen objektu industriala izeneko
berbaldia emango du Gorka Arrese editoreak astelehenean, azaroak 28, Getxoko
Punta Begoña Galeriak gunean, 19:00etatik aurrera.
Hitzaldia Liburuaren Arbolaerakusketari
lotzen zaio, zeina Arresek berak apailatu duen eta, egun, Getxoko Punta Begoña galerietan
dagoen ikusgai; hain justu, abenduaren 9ra arte.
Erakusketa ibiltaria da, eta, laster, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta
Zentroan ikusi ahalko da, abenduaren 19tik urtarrilaren 9ra bitarte;
bertan ere hitzaldia emango du Arresek.
Gorka Arrese (1965, Zarautz) kazetaria eta argitaratzailea da. Argia, Egin, Euskaldunon Egunkaria eta Berria agerkarietan lan egin zuen. Hogeita hamar urtez Susa literatura argitaletxeko editorea izan zen, 1988tik 2018ra arte. Euskal idazle askoren lehenbiziko liburuak argitaratu ditu, hala nola Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Kirmen Uribe, Jon Alonso, Miren Agur Meabe, Lutxo Egia, Igor Estankona, Jon Benito, Leire Bilbao, Iñigo Astiz, Jule Goikoetxea, Beñat Sarasola eta abar. Literaturaren historiari buruzko perspektiba osoago bat izaten lagundu dio Armiarma.eus ataria osatzen jarduteak.
Abenduren 3an
ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak
“Gida Bira” ekimena jarri du martxan; ekimena Euskararen Etxeak ondu du,
Bizkaiko foru museo eta aretoen parte hartzearekin.
“Gida Bira”
ekimenak gure museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza bilduko ditu,
bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat luzatzeko
helburuarekin; hain zuzen, abenduaren 3an eta 4an, goizez, museo eta aretoetan,
bisita gidatuak bertsolarien parte hartzearekin egingo dira. Hala, bertsolariek
haien ekarpen oparoa egingo diote gidarien diskurtsoari, bisitarien
gozamenerako.
Euskarak munduari begiratzeko aparteko
modu bat eskaintzen digu, eta oraingoan, begirada hori bertsolarien bidez
islatuko da Bizkaiko foru museo eta aretoetan, Euskararen Nazioarteko Eguna
ospatzeko asmoz.
Bertsolariak gidari lanetan arituko dira
museo eta aretoetako bisitetan, gure ondareari haien ekarpen oparoa eransteko
eta bisitariei gure ondarearen bestelako ikuspegi bat erakusteko asmoz.
Horiek horrela, euskara, gure ondarea
eta gure kulturaren adierazpide garrantzitsuenetariko bat batuko ditugu,
bisitariei jarduera kultural berezia eskaintzeko, betiere, Euskararen Nazioarteko
Eguna ospatzeko xedearekin.
Ekimena gune hauetan egingo da:
Bakioko Txakoli Museoa-Txakolingunea, Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa,
Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bilboko Ondare Aretoa,
Bilboko Rekalde Aretoa, Gernikako Euskal Herria Museoa, Kortezubiko
Santimamiñe, Getxoko Punta Begola Galeriak eta Muskizko El Pobaleko Burdinola
Museoa.
Halaber, museo eta areto horietan hauexek arituko dira bertsotan: Ibon Ajuria, Aitor Etxeberriazarraga, Oihana Bartra, Ander Elortegi, Imanol Uria, Miren Amuriza eta Jone Larrinaga.
Egitaraua:
La Encartada Fabrika Museoa (Balmaseda), Ibon Ajuria, abenduaren 4an, 11:30ean
Pobaleko Burdinola (Muskiz), Ibon Ajuria, abenduaren 4an, 13:00etan (Saio honetan bi gonbidatu berezi izango dira, Mari Domingi eta Olentzero)
Euskal Herria Museoa (Gernika), Aitor Etxeberriazarraga, abenduaren 3an, 10:00etan.
Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Aitor Etxeberriazarraga, abenduaren 3an, 11:30ean.
Arkeologi Museoa (Bilbo), Oihana Bartra, abenduaren 3an, 11:00etan.
Txakoli Museoa-Txakolingunea (Bakio), Jone Larrinaga, abenduaren 4an, 12:00etan.
Santimamiñe (Kortezubi), Ander Elortegi, abenduaren 4an, 12:00etan.
Punta Begoña Galeriak (Getxo), Imanol Uria, abenduaren 3an,11:00etan (Saio hau Liburuaren Arbola erakusketaren inguruan ardaztuko da, zeina EuskararenEtxeak ondu duen)
Ondare Aretoa (Bilbo), Miren Amuriza, abenduaren 3an, 11:30ean
Rekalde Aretoa, Oihana Bartra, abenduak 3, 11:00etan, eta abenduaren 4an, gonbidatu berezi bat izango da, Yogurina Borova, 12:00etatik aurrera.
Bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman beharko da. Horretarako, jarri harremanetan museo eta aretoekin.
Bisita gidatuetan
parte hartzeko izena eman beharko da
ezinbestez. Horretarako, jarri harremanetan museo eta aretoekin:
Museo eta aretoen kontaktuak:
La Encartada Fabrika Museoa (Balmaseda): 946 80 07 78, laencartada@bizkaia.eus
Uxue Alberdik eta Miren Amurizak Erbestez erbeste bertso saio literarioa taularatuko dute Bilbon kokatutako Kuna espazioan, azaroaren 22an. Goizalde Landabaso kazetari eta idazlea gai-jartzaile arituko da.
“Euskal Idazleen Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker, kultur ondarea gaurkora ekartzeko antolatutako kanpaina da. Garai bateko emakumeek idatzitako kronika sorta bat hautatu eta ezagutaraztea da helburua; garai zailenetan ere, euskaraz idazteko grina bazela ikus dezagun”.