Euskararen Etxeak euskararen sustapen eta hedapenean eragitea du helburu; horretarako, euskaraz jarduten duten desberdinen arteko elkarlana eta lankidetza sustatu gura ditugu lantoki kooperatiboaren bidez.
Egun erakunde hauek daude Lantoki Kooperatiboan:
- Azkue Fundazioa
Egitasmo eta produktu digitalak garatzen ditu Azkue Fundazioak, euskaraz eta lankidetzan, euskara eremu digitalean sustatzeko asmoz. - Ikastolen Elkartea
Euskal Herriko 111 ikastola batzen dituen eta haien zerbitzura diharduen Europar Kooperatiba Elkartea da. - Euskaltzaleen Topagunea
Euskaltzaleen elkarteak eta euskal hiztun komunitatea saretu, indartu eta hedatzea da Euskaltzaleen Topagunearen egiteko nagusia. - 111 Akademia
Euskal literaturazaleen akademia. Euskal literaturazale eta irakurleen bilgune izateko asmoz sortua.
Lantoki Kooperatiboa entitate edo norbanako gehiagorentzat prestatzen ari gara. Epe ertainera lanerako espazio gehiago eskaintzeko moduan izango gara. Espazio hau hobetzeko lanean ari gara.