Abian da haurrei zuzendutako album ilustratuak sortzeko aurtengo Etxepare saria

2023-01-24

Obrak aurkezteko epemuga maiatzak 5 izango da. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira, eta bakarka edo taldeka aurkeztu ahalko dira. Autoreek nahi beste lan aurkez ditzakete, eta lanak ezizenaz sinatuta izango dira. Saria 5.000 eurokoa da.

Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm (zabalera) x 21cm (altuera) baino txikiagoak izango, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izango dituzte (babes-orriak, azala eta kontrazala kanpo). Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago izango; lan mutuak ez dira onartuko.

Egitasmoak posta arrunt bidez bidaliz gero, lanarekin batera gutun-azal itxi bat entregatuko da. Kanpoan, lanaren izenburua eta egilearen goitizena izango ditu, eta barruan, berriz, izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen fotokopia eta egilearen aipamen bio-bibliografikoa. Lanak hona bidali beharko dira: ETXEPARE SARIA, Leitzako Udaletxea, Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa).

Informazio guztia, hemen.