Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako 2022ko Hi(ZKI)bridoak laguntza abian da

2022-08-30

Iaz abiatu zen lehendabizikoz Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza. Laguntza hori Mejillon Tigre taldeak jaso zuen, Hitz Esana proposamena garatzeko. Ikuskizun hori, hain zuzen, Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren hirugarren edizioaren baitan aurkeztuko da, azaroaren 10ean, Bilboko Berreginen Museoan.

Aurten, halaber, Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntzaren bigarren deialdia abiatu du Euskararen Etxeak. Laguntza horrek 3.000 euroko saria bideratuko du 2023ko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko.

  • Euskarazko kultur emanaldi berriak sortzen laguntzea eta ezagutaraztea eta disziplina eta adierazpide desberdinetako sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea du helburu Hi(zki)bridoak laguntzak.
  • Euskara hutsezko kultur emanaldi berri baten gidoia eta emanaldia bera sortzea eta garatzea. Aukeratutako lanaren lehenengo emanaldia 2023ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaini beharko da. Emanaldiak formatu txikian egiteko modukoa izan beharko du eskatzen da.
  • Hautatutako lanak 3.000,00€ko ordainsaria jasoko da.
  • 2022ko azaroaren 14an amaituko da lanak aurkezteko epea.
  • Epaimahaiak abenduaren 19an emango du hartutako erabakiaren berri.

Bost kidek osatuko dute beka honetako epaimahaia: Eneko Sagardoy aktoreak, Lutxo Egia idazleak, Haizea Barcenilla arte-kritikariak, Onintza Enbeita bertsolariak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak.

OINARRIAK, hemen.