EIZ. Euskararen Interpretazio Zentroa

EIZ. Euskararen Interpretazio Zentroa

Euskararen Interpretazio Zentroak (EIZ) euskararen bizi indarra eta aniztasuna transmititu nahi ditu. Era berean, norberaren inplikazioa aldarrikatzen du, norberak euskarari gehitu egiten baitio. Finean, euskararen askotariko izaerak batu egiten gaitu.

Bertan, zentzumenetan oinarritutako bisita ludiko eta zehatza eskainiko zaie bisitariei; hau da, bisita esperientzial eta ludiko batetik abiatuta, bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgilduko dira.

Euskararen Interpretazio Zentroko erakusketak hainbat atal ditu:

  • Euskararen egunez eguneko egoeraz ohartarazten gaituen datu-basea
  • Euskararen historia begiratua
  • Euskal hitzekin jolasteko aukera
  • Transmisioa eta aniztasuna ezagutzeko ikus-entzunezko kanpaiak
  • Etorkizunerako erronkak
  • Euskal kulturaren aberastasun eta kalitatea

Halaber, euskara balore positiboi lotuta dagoenez, erakusketak ere horrelakoa izan nahi du, baikorra, abegikorra, zabala.

Eduki guztiak lau hizkuntzatan daude: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Doako bisita gidatuak eskaintzen ditugu. Bakarka edota taldean bisita daiteke, eta ikastetxeek Eskola Programan parte hartzeko aukera dute.

Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzea doakoa da eta ordutegi zabala du:

Astelehenetik ostiralera: 10:00 –19:00.

Larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00

Igande eta jaiegunetan itxita dago.