Espazioak

Euskararen Etxeko espazioak erabilgarri daude euskara helburu edo misio duten entitate eta elkarteentzat. Espazio horiek aurkezpen, prestakuntza edota bileretarako balia daitezke.

Espazio guztien erabilera doakoa da eta erreserba egitea ezinbestekoa da.

Nork erreserba dezake espazio bat?

  • Euskararen alde lanean ari den edozein entitate edo elkartek.
  • Euskara bere jardunaren helburu edo misio nagusi duen edozein entitate edo elkartek.

Nork izango du lehentasuna?

  • Irabazi asmorik bako entitateek eta administrazio publikoko entitateek.
  • Egoitza nagusia Bizkaian kokatuta dutenek edota eragin eremu nagusitzat Bizkaia dutenek.

Nola egin erreserba bat?

  • Espazioak webgune honen bidez erreserbatu beharko dira, eta ez da telefonoz erreserbarik hartuko.
  • Erreserba egiterakoan baieztapen mezu bat jasoko duzu. Mezua jaso ezean edota bestelako arazorik izatekotan harremanetan jar zaitezkete gurekin postaz zein telefonoz.
  • Espazioen erreserba bat egin beharko da erreserbatu gura den egun bakoitzeko, ezingo da egun bat baino gehiagoko erreserbarik egin eskari berean.
  • Erreserba asko egiteko beharra izanez gero (10 egun baino gehiago), jarri Euskararen Etxeko lantaldearekin harremanetan eta kasuan kasuko erabakia hartuko da.
  • Aretoen erreserba egiteak espazioen erabilera arauak onartzea dakar.

Oharra: Denon osasuna zaindu ahal izateko, aretoen erabilera eguna eta ordua aurrez erreserbatzea ezinbestekoa da. Erreserbak telefonoz edo emailez egin daitezke: info@euskararenetxea.eus 944 028 081