Euskararen Etxea Bilboko San Ignazio auzoan dago, eta 2004an sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren ondorioz. Egun, Azkue Fundazioak kudeatzen du.
Euskararen Etxeak erreferentzia izan nahi du euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat. Horretarako, hainbat zerbitzu eta bitarteko eskaintzen ditu:

EIZ
Erakusketak euskara kanpotik barrura ezagutzeko aukera eskaintzen du, era jostalari, umoretsu eta irudimentsuan, baina baita modu zehatz eta zientifikoan ere.
Bisita esperientzial eta ludiko batetik abiatuta, bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgilduko dira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00 –19:00 Larunbatetan:
10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00

ESPAZIOAK
Euskara helburu edo ardatz duten eragileek Euskararen Etxeko espazioak doan erabiltzeko aukera dute.
Espazio horiek aurkezpen, prestakuntza edota bileretarako balia daitezke. Erabilera anitzeko hiru espazio daude aukeran.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
8:00 – 20:00
Larunbatetan:
10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00

LANTOKI KOOPERATIBOA
Euskararen Etxeak desberdinen arteko elkarlana eta lankidetza sustatu gura ditu lantoki kooperatiboaren bidez, baita euskarazko jardunari babesa eman ere. 2021era begira zerbitzua hobetzeko lanean ari gara.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
8:00 – 20:00
Larunbatetan:
10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00