
Euskararen Interpretazio Zentrora 4 eta 10 urte bitarteko umeekin etortzeko proposamen dibertigarri bezain hezigarria da “Hostopostoak”. Ekimenaren helburua euskaraz eta familian jolastea da. Horretarako, mahai-jolas erraldoi batez baliatuko gara. Gauza berriak ikasi, jende berria ezagutu eta euskarara gehiago gerturatzeko aukera bikaina da hau.

Egutegia:
Hileko azken larunbatean
Nork parte har dezake?
4 eta 10 urte bitarteko umeak dituzten familia zein taldeak
Parte-hartzaile kopurua:
3 lagun gutxienez eta 10 gehienez*. Hiru umeko heldu batek egon beharko du. *Covid egoerak iraun artean
Ordutegia:
11:00 – 12:00
Iraupena:
50 minutu
Prezioa:
Doan
Erreserbak:
944 028 081
Familiako jolas kooperatiboaren alde egin dugu, parte-hartzaile guztien irudimena eta ahalmen sortzailea sustatzen direlako. Familia zein taldearen harremanak hobetu, gozatu eta konplizitatea bultzatzea ditugu helburu. Finean, euskararen balioa, errespetua, entzutea, elkarrizketa, sormena eta irudimena landu nahi ditugu.
