(H)ilbeltza beka abian da

2023-01-10

Baztango (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren IX. astea urtarrilaren 23tik 29ra egingo da. Horrekin batera, (H)ilbeltza beka ere abiatu dute: martxoaren 10a arte aurkeztu ahalko dira proiektu proposamenak.

Urtero egin ohi duten bezala, antolatzaileek genero beltzaren inguruko hamaika ekitaldi onduko dituzte Arizkunen, Anizen, Elizondon, Iruritan eta Erratzun udalerrietan.

Halaber, beka ere abiatu dute, Baztango Udalaren, (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz. Aurtengo zazpigarren beka izango da, eta 6.000 euro emango ditu genero beltzeko narratiba egitasmo bat gauzatzeko.

Bekari buruzko informazio guztia, hemen.