Udako
Loraldia Ola: Kultur formazioa udan eta Loraldia Terminala: Sormen berriaren plaza
eta harrobia.
“Etorkizunari begira jarri nahi eta
erreferente bilakatuko direnei plaza eta formazioa eskaintzea dugu xede. Transmisioa
landuko dugu. Gazteei gaurko erreferenteak ezagutzeko parada eskaini, sormena
sustatu eta bide propioa egiteko sormen guneak zabaltzea dugu asmo”, adierazi
dute antolatzaileek.
Udako Loraldia Ola: sei eguneko sormen-egonaldiak dira, uda honetan egingo direnak, 18
eta 25 urte bitarteko gazteentzat. “Sei lantegi, Abbadia Jauregira bidaia bat eta
zuzeneko solasaldi-emanaldiak ditugu egonaldi honen osagaiak”.
Loraldia Terminala: sortzaile gazteei eskaintzen zaien eremu berri bat da, Bilboko La
Terminal gunean. Hala, maiatzaren 13an, Izaro Urrestarazu eta Maider Mulone
dantzariek ikuskizun garaikidea aurkeztuko dute, Arima Zimeldua, eta, egun berean, Nerea Lizarralde antzezleak eta
Ines Arestik Maitasuna baino handiagoa
den sentimendu bakarra antzezlana taularatuko dute.
Euskal Idazleen Elkarteak zutabeen eta artikuluen idazketari buruzko ikastaroa antolatu du EIE berak Donostian duen egoitza nagusian, maiatzaren 18an, 24an, 31n eta ekainaren 7an, 17:30etik 20:00etara. Pako Aristi idazlea arduratuko da ikastaroez.
Zutabeak eta artikuluak idazteko ikastaroa saioari dagokionez, “zutabe edo artikulu mota asko dago, zutabe klasikoak, iritzi artikuluak, intimistak, kostunbristak, literarioak, amaieran ezustekoa dutenak, ibai tematikoak… Guztien oinarrian bi baldintza daude: ideiak egoki formulatzea, eta euskara txukun erabiltzea. Alegia, testuaren egitura, batetik, eta esaldien eraikuntza bestetik, idazten dugun horretaz kontziente izatea ere funtsezkoa da. Gauza hauetaz guztietaz jardungo dugu ikastaroan, eta praktika asko egingo dugu”
Ikastaroak Pako
Aristik zuzenduko ditu, zeinak, besteak beste, prentsan kolaboratzen duen,
iritzi artikuluak idatziz. Elkarrizketak eta erreportajeak ere landu izan ditu.
La Voz, Egin, Liberación, Euskadi Irratia eta Herri Irratia
hedabideetan aritu da; ETBko gidoilaria izan da.
Aurkezpen-ekitaldian idazleak eta ilustratzaileak parte hartu dute, bai eta
San Ignazio auzoan kokatutako Intxixu Ikastolako LH1 mailako ikasleek ere.
Hostopostoak izenburupean, Bilbon dagoen Euskararen Etxean egiten diren Familia-programa eta LH1, LH2 eta LH3 ikasleei zuzendutako Eskola Programa biltzen dira.
Hartara, Hostopostoak eta ilargi-jaia
ipuin-liburua Euskararen Etxeko haurrei zuzendutako eskaintza osatzera dator.
Liburua:
Hau da liburuaren sinopsia: Hostopostoak basoan esnatu dira, baina bat falta da. non ote dabil? tximeleta urduri dago, gaur ilargi-jaia delako eta oraindik ez dutelako afaria prestatu…
Miren Agur Meabek azaldu
duenez, hiru helburu ditu ipuinak: “irakurketa jostagarria sustatzea, fantasia
elikatzea eta hiriko umeen harreman afektiboa sendotzea euskararen
ahozkotasunarekiko”.
Egiturari dagokionez, “egoera
harrigarri” batetik abiatzen da kontakizuna, gero, gatazka bat gertatzen da,
eta amaiera irudimentsu batekin amaitzen da.
Horretarako, hizkuntzaren “esperientzia poetikoa” baliatu du, “hizketa xume eta baliabide poetikoen” bidez”. Sinonimia ere agertzen da. “Esaterako, `hosto pila´ pertsonaien ohea da, baina, nagusiok dakigunez, `hostopila´ hojaldrea re bada. Hala, pertsonaiek hostopila egin beharko dute hostoekin eta errezeta eta osagaiak bilatu”.
Zenbait curriculum-item ere biltzen dira ipuinean: “ingurumenarekiko errespetua, liderren gaitasuna eta sormenaren garrantzia egunerokotasunean”.
Gastón ilustratzaileak bestalde, Miren Agur Meabek aurretik sortutako izakientzat
irudikatu duen unibertsoa azpimarratu du. “Oso erakargarria da unibertso hori,
eta orain arte ilustratu dudan ipuinik politena izan da; irakurtzean hunkitu
egiten nintzen”.
Egileak:
Miren Agur Meabe
irakaslea lanbidez, ibilbide luzea egin du literatura-sorkuntzan,
itzulpengintzan eta idazkuntzari lotutako hainbat jardueretan. Poesian,
helduentzako narratiban eta haur eta gazte literaturan aritzen da batez ere.
2021ean, Espainiako Poesia
Saria jaso zuen Nola gorde errautsak
kolkoan lanagatik; euskarazko liburu batek sari hori jasotzen zuen lehen
aldia izan zen.
Asier Iturralde Gastón diseinatzaile grafikoa ez ezik, ilustratzaile eta komikigilea ere bada.
Bere lan esanguratsuenen artean hauexek daude: Aintzane Usandizaga Lopez
idazlearekin 2019an egindako haurrentzako Etxe
honetan ipuina, zeinak Album ilustratuen XIII. Etxepare Saria jaso zuen
urte horretan. Umeentzako beste lan bat ere ilustratu du, iaz, Itsas haizea dabil Junkal Lertxundi
idazlearekin batera.
Beti Berdin taberna. Koronabirusaren garaian helduentzako komikia sortu eta argitaratu du.
Nola lortu liburua?
Familia-programan eta LH1,
LH2 eta LH3 ikasleentzako eskola-programan parte hartzen duten taldeek doan
jasoko dute Hostopostoak eta ilargi-jaia .
Halaber, Euskararen Etxean
bertan ere eskuratu ahalko da 5 euroren truke.
Topaketa ostegunean, maiatzak 5,
egingo da, 17:00etatik aurrera, elebitasunaz eta elkarbizitzaz gogoetatzeko
asmoz.
Antolatzaileek jakinarazi
dutenez, “gure hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa” hainbat
eragilerengandik jasaten ari gara, nola pribatuak hala publikoak. Hartara, eta egoera hori jorratzeko
asmoz, galdera honetatik abiatuko da “euskaltzaleen topaketa”: “Nola lortu
bizikidetza baketsu eta oparoa biztanleriaren zati garrantzitsu bat
atsekabetuta sentitzen denean?”
Horretarako hainbat aditu
solastatuko dira, mahai-inguru formatuan:
Nestor Atxikallende (Bizkaiko
Foru Aldundia), Mikel Arregi (Euskarabidea), Patxi Baztarrika (hizkuntzalari,
euskaltzale eta politikaria), Paul Bilbao (Euskalgintzaren Kontseilua), Miren
Agurtzane Elorduyk (EHU), Kepa Erdozia (EHU), Maddi Etxebarria (Elhuyar) eta
Miren Elixabete Larrinaga (EHU)
Euskal
Herriko Bilgune Feminista etaEmagin talde feministek Lisipe bildumako ale
berri bat idatzi dute, Araka ditzagun
gure bazterrak. Kritika dekolonialak zeharkaturiko ibilbide bat, zeina
maiatzaren 2an aurkeztuko duten Donostiako Tobacco Days liburu-dendan,
11:00etatik aurrera.
Hontax saiakeraren sinopsia: “Hausnarketak, ekimenak eta
proposamenak geure kokaleku zuritik eta mendebaldarretik harilkatu ohi ditugu. Hori da
oraindik ere gure kokaleku nagusia, eta, azken aldian, botere-posizio hori
birpentsatzeko eta desplazatzeko ariketa kolektiboa egiten ari gara.
Ez da ariketa erraza gai honen inguruan hitza hartzea, ezta horretarako kokaleku egokia topatzea ere. Umiltasunetik egiten dugu, dena entzuteko eta dena ikasteko daukagula jakitun. Deserosotasunari eta kontraesanari iskin egin gabe, bertan gordetzen direlako korapiloak askatzeko bidezidorrik interesgarrienak. Askotariko begiradak gorpuzten, arrazakeria izendatzen eta gatazka politizatzen irakatsi diguten konpa migratzaile eta arrazializatuak dira gure erreferente nagusiak birkokatze-prozesu honetan”.
Espainiako musika independentearen MIN sariek
Ana Arsuaga tolosarrak zuzendutako Verde Prato egitasmoaren Kondaira eder hura diskoa saritu du; hain
zuzen, euskaraz egindako album onenaren Etxepare Euskal Institutuaren Saria
jaso du. Chill Mafia, Gaur, IDOIA eta Liher izan dira beste hautagaiak.
Ana Arsuaga tolosarra dago Verde Prato egitasmoaren atzean, besteak beste, Serpiente eta Mazmorra taldeetan aritutako musikaria. Bada, zazpi kantu biltzen dituen Kondaira eder hura diskoa argitaratu du. Arsuagak elementu gutxirekin eraikitako doinu minimalistak jotzen ditu. Elementu horien artean ahotsa da nagusi. Folkaren eta elektronikaren uztarketan dihardu. Pinturan ere aritzen da.
“Verde Pratok ahotsarekin esperimentatzen du batez ere, eta looper bat eta teklatu bat besterik ez ditu lagun. Melodiaren eta hitzen artean, kantuaren bidez, ezartzen den lotura eta transmisio-ahalmena interesatzen zaizkio, bai eta zuzeneko batean sor daitezkeen intentsitate desberdineko erlazioak aztertzea ere. Bere musika-erreferentziak tradizionalak direla sumatzen da, baina beste erritmo batzuekin nahastean, hasiera batean, oso desberdinak diren soinuak ere integratzen ditu. Bai letretan, bai konposatzeko elementu gutxi aukeratzean, Verde Pratok xumetasunaren aldeko apustua egin du. Xalotasun horrek indarra hartzen du zuzenekoetan. (…) Bere abestiek, bere koadroek bezala, istorioak kontatzen dituzte eta euskal folkloretik edaten dute. Euskaraz, gaztelaniaz eta errusieraz kantatzen du”.
Bisitariok ikastetxeetatik, taldetan eta banaka
etorri dira. Horrekin batera, interpretazio zentroan egiten diren jardueretan
parte hartzera ere gerturatu dira bisitari batzuk: Euskal
Alien Nazioa ihes-gelan eta Hostopostoak
familia programan.
Euskararen Interpretazio Zentroari dagokionez,
922 ikaslek, taldeetan etorri diren 73 lagunek eta bakarka etorri diren 17
pertsonek bisitatu dute erakusketa.
Jarduera berezien harira, Euskal Alien Nazioa ihes-gelan 78 lagun izan dira, eta Hostopostoak familia-programan 7. Azken hori, hileko azken larunbatean egiten da, goizez; hain justu, zapatu honetan, apirilak 30, Hostopostoak familia-programan parte hartzeko aukera izango da.
Aurtengo lehengo hiruhilekoan, 18 eragilek
erabili dituzte Euskararen Etxeko lau aretoak. Erakundeok antolatutako
jardueretan, guztira, 1.010 lagunek parte hartu dute.
Eragile horietako batzuk hauexek dira: Ttap aldizkaria, Alkarbide, Loraldia, Mintzanet, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Emun, Tokikom, Ikastolen Elkartea, Gabriel Aresti Euskaltegia, 111 Akademia, Topagunea, IVAP, HABE eta Ikusi eta Ikasi programa.
Euskararen Etxeak euskal gizartearen esku jarri nahi ditu bere eraikinean dauden lau aretoak: Hitzaretoa, Berba aretoa, Mintzo aretoa eta Ele aretoa.
Euskararen Etxeko espazioak euskara helburu
edo misio duten entitate eta elkarteentzat dira. Espazio horiek aurkezpen,
prestakuntza edota bileretarako balia daitezke.