EIZ. Euskararen Interpretazio Zentroa

LH1, LH2 eta LH3

Hizkuntza aniztasuna munduan eta gugan

Bi jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera dago: Hostopostoak eta Hizkuntzen mundua. Euskararen Interpretazio Zentroaren edukiak lantzeko jarduerak dira, eta bisita bakarrean egin daitezke.

Hostopostoak, mahai-jolas erraldoi bat da; bertan, hainbat proba egin eta galdera erantzun beharko dira. Hizkuntzen Munduan, aurkezpen dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez munduko hizkuntzei eta euskarari buruz hausnartuko da.

Unitate didaktikoa 2 ataletan garatuko da: lehena aukerakoa izango da; bigarrenean, berriz, Euskararen Interpretazio Zentroaren edukiei lotutako jarduerak garatuko dira. Hala ere, egiten den lanketari etekinik handiena ateratzeko, komeni da lehen atalari zehaztutako denbora eskaintzea.

Aurre ezagutza aktibatu! (Bisitan etorri aurretik ikastetxean egitea gomendatzen dugu).
Iraupena: 35-40

Argibideak hemen (pdf)

Euskararen Interpretazio Zentroan egingo diren jarduerak: Hostopostoak eta Hizkuntzen mundua
Iraupena: 90’ – 100’