Familia programa

Bost eta hamar urte bitarteko umeek parte hartzeko proposamen dibertigarri bezain hezigarria da Hostopostoak. Ekimenaren helburua euskaraz eta familian edo taldean jolastea da. Horretarako, mahai-jolas erraldoi batez baliatuko gara. Gauza berriak eta jende berria ezagutzeko eta euskarara gehiago gerturatzeko aukera bikaina da hau

Egutegia:
Hileko azken larunbatean
Nork parte har dezake?
6 eta 10 urte bitarteko umeak dituzten familia zein taldeak
Parte-hartzaile kopurua:
3 lagun gutxienez eta 10 gehienez*. Hiru umeko heldu batek egon beharko du.
Ordutegia:
11:00 – 12:00
Iraupena:
50 minutu
Prezioa:
Doan

Erreserbak:
944 028 081

Familiako jolas kooperatiboaren alde egin dugu, parte-hartzaile guztien irudimena eta ahalmen sortzailea sustatzen direlako. Familia zein taldearen harremanak hobetu, gozatu eta konplizitatea bultzatzea ditugu helburu. Finean, euskararen balioa, errespetua, entzutea, elkarrizketa, sormena eta irudimena landu nahi ditugu.