Nobedade gisa, umeentzako egonaldi bat izango da: Euskararen Interpretazio Zentroan, udan, hitz eta jolas!
Ekimenaren xedea da EIZko eduki guztiekin lotutako programa egokitua eskaintzea,
goizez eta bost egunean.
Hiru txanda izango dira, eta 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta
egongo da. Zerbitzua doakoa izango da, baina 20 euroko fidantza jarri beharko
da.
Egonaldiaren txandak:
Ekainaren 26ko astea
Uztailaren 3ko astea
Uztailaren 10ko astea
Egonaldiari buruzko bestelako xehetasunak:
Adin-tartea: 6-10 urte
Talde kopurua : 10-15 ume
Ordutegia: 10:00 – 13:00
Doakoa + Fidantza (20€)
Egonaldian parte hartu nahi izanez
gero, deitu Euskararen Etxera: 94 402 80 81 (Izena emateko epemuga ekainak 9; fidantza ekainaren 16a baino lehen ekarri
beharko Euskararen Etxera)
Egonaldian, EIZn bildutako edukiak landuko dira; betiere, umeen adin-tarteetara egokituak, eta modu ludiko eta dibertigarrian jorratzeko moduan. Antzerkia, hitz-jolasak, dantza, kantagintza, eta oro har euskararekin eta sormenarekin lotutako hainbat jardueratan parte hartuko dute haurrek.
Heldu eta
norbanakoentzako bisita gidatuak eta ihes-gela berritua: egunero bisita gidatuak
eskainiko dira helduentzat, eta hilaren amaieran, ihes-gela abiatuko da, Euskal Alien Nazioa.
Familientzako bisita gidatuak eta Hostopostoak familia-programa: Familiek EIZ berritua ezagutzeko aukera izango dute bisita gidatu, eta uztaileko eta abuztuko azken larunbatean Hostopostoak jarduera eskainiko da.
Geroa hemen solas-zikloaren udaberriko emanaldia ondu du Euskal Idazleen Elkarteak
maiatzaren 16an, Bilboko Kuna gunean, 19:00etatik aurrera. Katixa
Agirre idazlea eta Andoni Egaña eta Sustrai Colina inteligentzia artifizialaren
inguruan solastatuko dira, Inteligentziaren
artifizioak lelopean. Colinak zuzenduko du saioa.
Honatx Geroa hemen egitarauaren proposamenaren gakoak: “Geroa zer? Etorkizuna, maiz, apokalipsiaren edota katastroferik handienen sinonimoa da. Hausnarketa eta, batez ere, berba egitea falta zaigu. Besteek pentsatu dutena entzun, bestelako mezuak jaso, patxadaz eta lasaitasunez”.
Museoen
Erroak. Museoen sustraienjasangarritasuna lelopean ospatuko dute Bizkaiko musoek maiatzaren
18an izango den Museoen Nazioarteko Eguna.
Bizkaiko museo, areto eta interes-guneek hainbat jarduera ondu dituzte data berezi horu ospatzeko; jarduerei buruzko informazio guztia www.museoeneguna.eus webgunean dago.
Gaur aurkeztu dute Museoen Eguneko egitaraua, zeinetan Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroak ere parte hartzen duen, Garabide elkartearekin lankidetzan ondutako Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzeko lanean erakusketaren bitartez.
“Bizkaiko Museoek Museoen Nazioarteko Eguna
ospatuko dute aurten ere, maiatzaren 18an. Oraingoan, ICOMek (Museoen
Nazioarteko Kontseilua) jasangarritasuna azpimarratzen du. Museoen Erroak. Museoen sustraien jasangarritasuna da aurtengo
edizioaren goiburua Bizkaian, eta lurraldeko hogeita hamar pinakotekak baino
gehiagok bi astez iraungo duten efemeride horri lotutako jarduerak programatuko
dituzte, nahiz eta zenbait espaziok maiatzaren 18an museoa bisitatzeko sarrera
librea eskaintzea erabaki duten. Horrela, bisitariei museoetara hurbiltzeko
aukera eman nahi zaie, ospakizun honen inguruan antolatutako programazioez
gozatzeko”.
Museoak
Edizio honetan, Bizkaian ospakizunarekin bat
egiten duten hogeita hamar museo baino gehiago dira: Bilbon, Arkeologi Museoa,
Athletic Club Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Bilboko Berreginen Museoa,
Itsasmuseum Bilbao, Arte Sakratuaren Museoa, Euskal Abertzaletasunaren Museoa,
Guggenheim Bilbao Museoa eta Euskararen Etxea; eta beste udalerri batzuetan:
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa (Abanto-Zierbena), Txakolingunearen Museoa
(Bakio), La Encartada Fabrika-Museoa (Balmaseda), Balmasedako Pasio Biziduna,
Balmasedako Historiaren Museoa, Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoa (Berango),
Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Antzasti Euskaldunon Etxea (Dima), Durangoko Arte
eta Historia Museoa, Urdaibai Bird Center (Gautegiz Arteaga), Euskal Herria
Museoa (Gernika-Lumo), Gernikako Bakearen Museoa, Bizkaia Zubia (Getxo),
Dolomitetako Fabrika Zaharra Museoa (Karrantza), Santimamiñe (Kortezubi),
Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoa (Leioa), “Andrés de Urdaneta”
Historia Naturalaren Museoa (Loiu), Hontza Museoa (Mañaria), El Pobal Burdinola
(Muskiz), Butroeko Plasentia Museoa (Plentzia), “Agurtza” Arrantzaren
Interpretazio Zentroa, Santurtzi Itsas Museoa, Enkarterrietako Museoa
(Sopuerta), Urduña Hiria Museoa (Urduña) eta Simón-Bolívar Museoa
(Ziortza-Bolibar).
Euskararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentroaren jardunari lotuta, eta maiatzaren 18an ospatuko den Museon Nazioarteko Egunaren harira, Euskararen Etxeak Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzeko lanean erakusketa ondu du Garabide elkartearekin lankidetzan. Garabide Euskararen Etxeko Lantegi Kooperatibokokidea da. Erakusketa ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai.
Hizkuntzak eragile ekonomikoak dira, baita bakerako eta gizarte-kohesiorako funtsezko faktoreak ere, eta, azken batean, giza eskubideei lotutako gaia dira. Horregatik guztiagatik, garapen jasagarriak kontuan izan behar ditu hizkuntzak.
Euskal Herrian, nabarmena da hizkuntzek eta kulturek garrantzia handia dutela komunitateen garapenean.
Beraz, agerian utzi behar dugu gizakiaren eta bere hizkuntzaren arteko lotura eta elementu horiek komunitateen garapen integralean duten garrantzia.
Erakusketari dagokionez, Erakusketak
bi kontu jakinaraztea du helburutzat. Batetik, kooperazio linguistikoa nola
ulertzen dugun adieraztea, zein balio, zein garrantzia eta zein aukera dituen.
Bestetik, isilarazitako herri indigenetara hurreratzea, euren sentipenak eta
sentiberatasunak ezagutu ditzagun.
Ikusleak hainbat ipuintxo ditu
paneletan. Kolibriaren mitoa izenekoan hizkuntza lankidetzaren saretzearen
beharra azaltzen da; hurrengoetan, maputxe, guarani, huni kuĩ, kichwa, nasa,
q’eqchi’, k’iche’, kaqchikel, mayata’an, nawat eta euskal herrien elezaharrak;
eta, azkenik, euskal elezaharrean hizkuntza kooperazioaren aldarrikapena.
Maiatzaren 5etik 7ra bitarte egingo da
Zarautzen Literaturia. Aurten, “Eten” kontzeptuaren inguruan egingo da. Hala,
Zarautz liburu-aurkezpenik, solasaldiekin eta errezitaldiekin beteko da. Euskal
literaturari ikusgaitasuna ematea da ekimenaren xedea.
Honatx egitaraua:
5
OSTIRALA
Modelo aretoan
20:00 MANIFESTUA
Jon Benito.
20:15 AZKEN
OTURUNTZA. Ez dakit norentzat izan daitekeen interesgarria.
Aner Euzkitze,
Oihana Arana, Haizea Arana, Leire Vargas.
Aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldia apirilaren 25ean egingo da, Hendaiako Gaztelu Aretoan, 9:15etik 17:00etara; gazteek hizkuntzarekin duten harremana jorratuko dute jardunaldian.
“14 eta 20 urte arteko gazteek euskararekin duten harremana ezagutu eta aztertzeari eskainiko diogu. Hizkuntzekin lotuta dituzten bizipenak eta bizipen horietatik eraikitzen dituzten euskararen gaineko diskurtsoak ezagutzeko eta elkarrekin hausnartzeko topaketa izango da Jardunaldia”.
Egitaraua:
9:15: Irekiera Hendaiako Herriko Etxea, Euskararen Erakunde Publikoa, Eusko Jaurlaritza, Soziolinguistika Klusterra
9:30: Ipar Euskal Herriaren egoera datutan Eneko Gorri (Plazara Kooperatiba)
10:15: Gazteen gaineko zenbait ikerketaren gakoak Miren Artetxe (Euskal Herriko Unibertsitatea) Maialen Iñarra (Soziolinguistika Klusterra)
11:15: ATSEDENALDIA
11:45: Esperientzien bideo-bilduma Seaska, Euskarabentura, Libertimenduak, Euskal Herria Zuzenean, Geruzak, Hezten eta Emun
16 eta 25 urte bitarteko eta hainbat jatorritako gazteek esperientzia pilotu batean parte hartuko dute, Bilboko BBK Kunan, datozen lau asteazkenetan. “(…) Nahiz eta gazteen artean euskararen ezagutza oraintsuko historiako altuenetakoa izan, hizkuntzaren erabilera eremu informalean gainbehera garbian eta kezkagarrian doa. Zergatik?” Gaur, apirilak 19, egingo da lehenengo saioa, Aurreiritziak apurtzen, 18:00etatik 20:30era.
Eusko
Ikaskuntzak, BBK Kunaren babesarekin, gazte, euskaldun eta ez-euskaldun talde
batekin lan egingo du, euskararekiko aurreiritzi eta estereotipoak landuz, bere
ikuspegiari bira bat emateko eta hizkuntzarekiko harremana aldatzeko. 16 eta 25
urte bitarteko 20 gaztek osatutako talde batek, orekatua eta askotarikoa
generoari, jatorriari eta euskararen ezagutzari dagokienez, 4 saiotan jardungo
da lanketa hori egiten.
Aurreiritziak apurtzen: apirilak 19
Zer gertatzen da gaur euskararekin?: apirilak 26
Eta zer geratatuko da etokizunean?: maiatzak 3
Goazen ekintzara! (ondorioak): maiatzak 10
Metodologia arin, parte-hartzaile eta dibertigarriak erabiliko dira
esperientzia piloto honetan eta partaideek ekimen kooperatiboak diseinatzen
ikasi ahal izango dute. Euskal gazteek euskara erabiltzeari buruz egun dituzten
hipotesiak probatu edo ezeztatuko dira eta, gainera, Bilboko eta Bizkaiko
gazteen artean ezagutza, kohesioa eta bizikidetza sustatuko da.
Erakusketaren apailatzaileak, Gorka Arresek, bisita gidatua eskainiko du apirilaren 21ean, 12:00etan. Nahi duena joan daiteke; hala ere, plaza-kopurua mugatua denez, gomendatzen da bisita gidatu honetarako plaza erreserbatzea; horretarako, aurretiazko izen-ematea egin beharko da Euskararen Etxean, bai telefonoz (944028081), bai mezu elektronikoz (info@euskararenetxea.eus).
Bizkaiko Foru Aldundiko Foru Liburutegian eskainiko da Euskararen Etxeak antolatutako erakusketa, apirilaren 29ra arte.
Liburuaren Nazioarteko egunaren harira, Bizkaiko Foru Liburutegiak bisita gidatu berezia eskainiko du “Liburuaren Arbola” erakusketara. Gorka Arrese da erakusketaren komisarioa, eta hark egingo du bisita gidatua, apirilaren 21ean, 12:00etan.
Euskararen Etxeak antolatu du erakusketa, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta, horren bidez, azaldu nahi da zertan datzan liburua, bai eta haren garrantzia nabarmendu ere. Liburuaren zati nagusiak erakutsiko dira erakusketan: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia. Hala, “Liburuaren arbola” erakusketan liburuan esku hartzen duten eragileak aztertuko dira: idazlea, argitaratzailea, irakurlea, eta inprimategia; horrez gain, aldi berean, lagungarria izango da herritarrak euskal literaturara eta argitaletxeen ekoizpenera hurbiltzeko, bereziki Bizkaikora.
Erakusketa Bizkaiko zazpi udalerritan egon da. Portugaleten hasi zen; ondoren, Ondarroan, Getxon, Amorebieta-Etxanon, Zallan eta Gernikan eskaini zen, eta azkenik Foru Liburutegira helduko da, non apirilaren 29ra arte bisitatu ahalko baita.
Bisita gidatu honetarako erreserbak egiteko, deitu 94 402 80 81 telefono-zenbakira (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara) edo bidali mezu bat info@euskararenetxea.eus helbidera.
Liburuaren Arbola
Gizakiak sortu duen gauza unibertsaletako bat da liburua. Beste batzuk dira, adibidez: gurpila, aulkia, artaziak, anestesia, elektrika. Historiako lehen hedabide masiboa da liburua: aurreneko objektu industriala. Liburua inprimategian saldoka egiteari esker mundua bizkor aldatzen hasi zen XV. mendetik aurrera. Liburuetan esperientziak eta jakintzak elkarrekin trukatuz eta itzuliz, era askotako aurrerapenak egin ziren denbora laburrean.
Liburuaren arbola erakusketak liburuaren izaera azalduko du: hizkia, idazketa, diseinua, inprimaketa. Bisitariak ezagutuko du hizkiek nolako anatomia daukaten, testuek nolako formak hartzen dituzten, liburuak zein parte dauzkan eta nola izendatzen ditugun euskaraz. Zuhaitz baten modukoa da liburua. Arnasa ematen du: babesa eta itzala, edertasunaren plazera eta argiaren sintesia. Liburuak zure jakin mina, pentsamenduak eta hizkuntza oxigenatzen ditu. Liburua zabaldutakoan, besarkatu egiten zaitu: zure irudimena eta inteligentzia kilikatzen ditu. Abentura bat da irakurtzea, desiraren eta askatasunaren lurralde zirraragarrietan barrena.
Gorka Arrese
Gorka Arrese (1965, Zarautz) kazetaria eta argitaratzailea da. Argia, Egin, Euskaldunon Egunkaria eta Berria agerkarietan lan egin zuen. Hogeita hamar urtez Susa literatura argitaletxeko editorea izan zen, 1988tik 2018ra arte. Euskal idazle askoren lehenbiziko liburuak argitaratu ditu, hala nola Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Kirmen Uribe, Jon Alonso, Miren Agur Meabe, Lutxo Egia, Igor Estankona, Jon Benito, Leire Bilbao, Iñigo Astiz, Jule Goikoetxea, Beñat Sarasola eta abar. Literaturaren historiari buruzko perspektiba osoago bat izaten lagundu dio Armiarma.eus ataria osatzen jarduketak.
Euskararen Interpretazio Zentroak (EIZ)
euskararen erabilgarritasuna, bizi indarra eta aniztasuna transmititu nahi
ditu. Era berean, norberaren inplikazioa aldarrikatzen du, norberak euskarari
gehitu egiten baitio. Finean, euskararen askotariko izaerak batu egiten gaitu.
Bertan, zentzumenetan oinarritutako bisita ludiko eta zehatza eskainiko zaie bisitariei; hau da, bisita esperientzial eta ludiko batetik abiatuta, bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgilduko dira.
Bestetik, familiek edo haurrekin datozen
taldeek Hostopostoak
familia programan parte hartu ahalko dute.
4 eta 10 urte bitarteko umeekin etortzeko proposamen dibertigarri bezain hezigarria da Hostopostoak. Ekimenaren helburua euskaraz eta familian jolastea da. Horretarako, mahai-jolas erraldoi batez baliatuko gara. Gauza berriak ikasi, jende berria ezagutu eta euskarara gehiago gerturatzeko aukera bikaina da hau. Egin erreserba!