URRIAK 26:Elkarrizketa bat pianoarekin: Zahartzaroa emakumeen euskarazko poesian. Ainhoa Urien Telletxe eta Nerea Iglesias Lili.
Zahartzaroa izendatu, balidatu eta hausnartzeko aitzakia bat da ekimen hau. Jolas egiteko ere bai, olgeta ez delako umezaroko kontua bakarrik. Euskal emakume idazleek sortutako hamaika poemen bidez hurreratuko gara zahartzarora, eta pianoa izango dugu bidelagun. Elkarrizketan jarri ditugu poemok eta teklatu baten aireak. Atmosfera horrek ahalbidetuko digu, parte hartzaileoi zein publikoari, poesiak zahartzaroari eman dizkion erantzun batzuk bilatzen, galdera berriak sortzen eta gorputzetik sortutako pentsamendu propioak eraikitzen.
18 eta 26 urte bitarteko gazte sortzaileei zuzendutako ikus-entzunezko Kameratoia rallyaren 19. edizioa Lekeitioko Euskal Zine Bileraren jaialdiaren barruan egingo da, urriaren 20tik 22ra.
Parte-hartzaileek Asier Renteria musika eta soinu ekoizle bizkaitarrak zuzenduko duen soinuaren inguruko doako saio batean parte hatzeko aukera izango dute.
Sariak hauek izango dira:
1. saria, 800 euro, eta DemaSA lehiaketan parte hartu du.
2. saria, 350 euro, eta DemaSA lehiaketan parte hartuko du.
Hirugarren sari bat ere izango da, hain zuzen, Publikoaren saria.
Sari banaketa, urriaren 22an egingo da, Lekeitioko Ikusgarri Zineman, 16:30etik aurrera. Estibaliz Urresola zine zuzendari arabarrak eta Aitzol Saratxaga gidoilari, zuzendari eta musikagile bizkaitarrak osatuko dute epaimahaia.
“Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea dauka Sormenek, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat. Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartuko ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…”.
Bada, Sormene proiektuaren aurtengo edizioa urriaren 30ean hasiko da emakume musikariei buruzko solasaldiarekin: Genealogia berri bat. Mahai-ingurua Torrezabalen izango da, eta 19:00etan hasiko da. Hauexek izango dira parte-hartzaileak:
Garazi Navas, Maria Rivero, Lide Hernando ( Liher, Bele ) eta Aintzane Camara. Ihintza Orbegozo, halaber, dinamizatzaile arituko da.
Izan ere, Sormene egitasmoaren bereizgarria da, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak azpimarratzea, “gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzea”.
Egitarauak azaroaren 5era arte iraungo du, eta, besteak beste, hauek parte hartuko dute: Metrokoadroka antzerki taldeak; Maixa Lizarribar trikitilari eta panderojoleak; Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Irantzu Idoate eta Oihane Perea bertsolariek eta Maite Berriozabal gai jartzaileak; Ibil Bedi musika taldeak eta Libe Goitia idazleak.
Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketaren (BEST) bigarren edizioa egingo dute Bilboko Euskalduna Jauregian, urriaren 21ean. Aurten, Eulalia Abaitua argazkilaria omenduko dute.
Ekimenaren webgunean jasotzen denez, “iaz gure lehen zita izan genuen eta, dagoeneko, urtebete igaro da eskua elkarri heldu genionetik. Ez dira gutxi ordutik elkarrekin partekatutako begiradak, gogoetak, lanak, akordeak, berbak, sareak.. Bidezidor baten hasiera elkarrekin marraztu genuen eta, pausoz pauso, bidezidorra kale nagusi bilakatzen ari gara”.
Hauxe izango da jardunaldiaren egitaraua:
Argazki erakusketa egun osoan zehar: Eider Iturriaga, Sil Skynet eta MaraMcMiller
GOIZEKO EGITARAUA: HITZA
10:00-11:00 Mahaingurua:Zer behar dugu sortzaileok?
Gidaria: June fernandez
Hizlariak: Eire Larrea, Kristina Mardaras, Eider Iturriaga eta Miren Ibarluzea
Azkue Fundazioak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) ekoitzitako literatura feministari buruzko Ahots Planeta podcastaren hirugarren edizioa aurkeztuko du zuzenean Idoia Carramiñana podcastgileak, Albina Stardust drag artista ondoan duela.
Euskararen Etxean egingo dute emanaldia, urriaren 19an, 19:30etik aurrera, Hi(ZKI)bridoak kultur egitaruaren barruan.
“Ahots Planeta literatur-podcastaren 3. denboraldia abiatuko du emanaldiak: Idoia podcastgileak denboraldian zehar aipatuko diren gaiei helduko die Albina Stardust-ek lagunduta; norberarenetik eta jolasen bidez, baina literaturarekin lotura eginez betiere”.
2001ean Europako Kontseiluak irailaren 26a Hizkuntzen Europako Eguna izendatu zuen. Egunaren xedea hizkuntzen ikaskuntza sustatzea da Europa osoan, heldu zein gazteen artean (Wikipedia).
Hiru dira Hizkuntzen Europako Egunaren helburu nagusiak:
Hizkuntzak ikasteak duen garrantzia azpimarratzea eta ikasten diren hizkuntzak dibertsifikatzea, modu honetan eleaniztasuna eta kulturen arteko komunikazioa sustatzeko.
Europako hizkuntza eta kultura aniztasuna sustatzea, babestu eta bultzatu beharreko aberastasun gisa.
Hizkuntzak etengabe ikastea sustatzea, eskolan zein eskolaz kanpo.
Egun honetan hainbat ekitaldi eta lehiaketa antolatzen dira jendearen parte hartzea sustatzeko. Informazio gehiago, hemen.
Euskararen Etxeak eta Euskal Idazleen Elkarteak KEA ikuskaria ondu dute urriaren 5ean Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera; ikuskizunak bertsoa eta antzezpena batzen ditu; Ondarearen Europako Jardunaldien XXIII. Kanpainaren baitan egingo da.
Agertokian, hauexek izango dira: Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariak eta Aiora Sedano eta Irati Agirreazkuenaga aktoreak.
Halaber. ikuskizunaren gidoia Leire Vargasek idatzi du, Mikel Ayllon zuzendaritzaz arduratu da, eta eszenografia ATX Teatroak ondu du.
Hauxe da sinopsia: “KEA Liburuxkak bildutako testu klasikoetatik abiatuta antzerkia eta bertsolaritza uztartu duen emankizuna duzue hau. Zeri idatzi diete bizkaitarrek? Zergatik egin dute? Zer geratu da bazterrean? Eta zer geratu da idatzi barik? Ekaia, erleak, denbora… kearen bidez harilkatuta helduko zaizkio gaiak ikusleari”.
Jardunaldia Donostiako Tabakaleran kokatutako Kutxa Kultur Plazan egingo dute, irailaren 26an, 18:00etatik 19:30era. Parte-hartzaileak hauexek izango dira: Amaia Astobiza Uriarte, Ana Morales Carro, Danele Sarriugarte Mochales. Streaming bidez ere ikusi ahal izango da.
EIZIEren arabera, “Azkenaldian feminismoaren alorreko testu asko ekartzen ari gara euskarara, eta, apurka, bagoaz corpus txukun bat osatzen. Edukiei dagokienez, testu horiek erdiguneko zein bazterretako gogoeta eta eztabaida feministak elikatzen dituzte; terminologiari eta diskurtsoari dagokienez, berriz, nola eragiten diote elkarri bi alderdi horiek, hau da, gogoetak eta praktikak, batetik, eta testu-sorkuntzak, bestetik? Itzultzaile gisa, zer baliabide dugu testu idatzietako terminologia bateratzeko? Lortzen dugu mugimendu feministaren hizkuntza-ohiturak jasotzea eta haren gabeziak betetzea?”.
Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntzaren hirugarren deialdia abiatu du Euskararen Etxeak.
Laguntzak 3.000 euroko saria bideratuko du 2024ko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko.
Euskarazko kultur emanaldi berriak sortzen laguntzea eta ezagutaraztea eta disziplina eta adierazpide desberdinetako sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea du helburu Hi(zki)bridoak laguntzak.
Euskara hutsezko kultur emanaldi berri baten gidoia eta emanaldia bera sortzea eta garatzea. Aukeratutako lanaren lehenengo emanaldia 2024ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaini beharko da. Emanaldiak formatu txikian egiteko modukoa izan beharko du eskatzen da.
Hautatutako lanak 3.000,00€ko ordainsaria jasoko da.
2023ko azaroaren 20an amaituko da lanak aurkezteko epea.
Epaimahaiak abenduaren 18an emango du hartutako erabakiaren berri.
Bost kidek osatuko dute beka honetako epaimahaia: Eneko Sagardoy aktoreak, Lutxo Egia idazleak, Haizea Barcenilla arte-kritikariak, Onintza Enbeita bertsolariak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak.
Iaz, Piszifaktoria Ideien Laborategiak aurkeztutako Hau gerra bat da egitasmoak jaso zuen Hi(ZKI)bridoak laguntza. Ikuskizun hori azaroaren 29an aurkeztuko dute Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera.
Piszifaktoria Ideien Laborategiak aurkeztutako proposamenean jasotzen denez, Hau gerra bat da “murgiltze esperientzia bat da, (…) polifonia erritmiko bat”: “Lau lengoaia izango ditu puzzle honek: hitza, musika, dantza eta mugimendua edo antzerki fisikoa. Rapsoda bat, antzezle bat, dantzari bat eta musikari bat arduratuko dira guztia josteaz”.