Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kirola eta Kultura Sailak Hi(ZKI)bridoak izeneko zikloa abiatu zuten iragan otsailean, Bilbon dagoen Euskararen Etxean. COVID-19k eragindako pandemiaren ondorioz, ekitaldi bakarra burutu zen, Buztinezko etorkizuna, otsailaren 27an. Hala, zikloan bildutako beste lau ekitaldiak ezin izan ziren egin.
Hori
dela eta, ekitaldiok
udazkenean egingo dira,
eta errealitate berrira egokituko dira; hortaz, edukiera murriztu
beharko da. Horren aurrean, ikuskizunak
streaming bidez ere zabalduko dira.
Honatx data berriak:
Orainmenean
Txakur
Gorria Sormen Kolektiboa
Urriak
8
19:30ean
Bertsolaritzan
beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. Hala ere,
iritsi zaizkigun izen handi horien atzean arakatuz gero, hainbat eta
hainbat plaza-andreren arrastoak agertzen dira. Horregatik, Txakur
Gorria Sormen Kolektiboak ahalegina
egin du bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori
zalantzan jartzeko eta bertsolaritzaren
genealogia feminista posible bat berridazteko,
ikusezin izandakoak ikusaraziz. Emakumez osatutako bertso-saio
honetan, bertsolariek genealogia
horren parte diren datuak eta gertaerak izango dituzte kanturako
abiapuntu.
Gainera, berridatzitako historiaren mugarri ezberdinetan
oinarritutako irudiak
egongo dira erakusgai.
Muga
Anfetamiña
Xabier
Montoiaren lehen liburuan oinarritutako eta Gaztelupeko Hotsak
diskoetxeak argitaratutako egitasmoa
Urriak
22
19:30ean
Xabier
Montoiaren Anfetamiña liburutik
abiatzen da Muga.
Poesia, rock musika eta ikus-entzunezkoak batzen ditu. Xabier
Montoiaren lehen poema liburua izan zen Anfentamiña,
eta Alberto Gonzalez musikariak (Aterkings edo 6nemen9) kantu bihurtu
du, Iñigo Romera (Cancer Moon, El Inquilino Comunista), Iñigo
Eguillor (Gringo, Trampas) eta Itziar Beristain musikarien
laguntzaz. J.A. Goñi Areta Juxe argazkilariaren
irudiekin jantziko dute saioa. David
Bowiek ilea moztu zuen egunean hasten da historia…
Habiak
Anariren
lan homonimoan oinarritutako arte erakusketa kolektiboa, eta Anari
taldeak Habiak joko
du zuzenean
Azaroak
13
19:30ean
Musika
eta artea lotzen dituen ekitaldia da, zeina Anariren Habiak diskoaren
inguruan ardazten den: erakusketa kolektiboa izango da eta diskoan
bildutako hamabi kantuen interpretazio plastikoak bilduko ditu. Anari
taldeak Habiak joko
du zuzenean; denbora
zeharkatuko duten soinuak.
Booktegik,
halaber, erakusketari buruzko katalogo-argitalpena plazaratuko du
bere plataforma digitalean.
Bertso
saio literarioa
Mari
Luz Esteban, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza
Abenduak
10
19:30ean
Mari
Luz Estebanek kantuan
jarriko ditu Miren
Amuriza eta Maialen
Lujanbio.
Idazleak pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak
proposatuko dizkie. Hiru ahots elkarlanean. Erregistro guztiak
lantzeko ahalbidea ematen du. Bertso-saio baten ohiko moldeak hautsi
gabe, literaturaz gozatzeko aukera eskainiko da. Ahots
mutazioak.