“Hi(ZKI)bridoak” zikloan burututako “Buztinezko etorkizuna” ekitaldiaren bideoa argitaratu du Booktegik

2020-06-18

Iragan otsailaren 27an egin zuten Buztinezko etorkizuna ekitaldia Itxaro Borda idazleak eta Ibon RG musikariak Bilbon dagoen Euskararen Etxean. Ekitaldia Hi(ZKI)bridoak zikloaren baitan burutu zen, Booktegirekin elkarlanean.

Bada, Booktegik ekitaldi horren zuzeneko bideoa argitaratu du gaur bere plataforman. Horrekin batera, testua bera ere jarri du eskuragarri, “Buztinezko etorkizuna, poema profetikoa”.