Berba Aretoa

Beheko solairuan dagoen espazio zabal eta argitsua da. Kristalezko hormak ditu eta kalearen bi aldeetara ematen du. Mahaiak mugikorrak dira, zure beharretara egokitzeko. Askotariko ekitaldiak egiteko aproposa da: ikastaroak, hitzaldiak, aurkezpenak…

  • Espazioaren azalera: 71m2
  • Baliabideak:
    • 6 mahai
    • 27 aulki*
    • Proiektorea
    • Ordenagailu eramangarria (linux sistema eragilea)
    • Wifi sarea
    • Soinu sistema: mikrofonoak eta bozgorailuak.

*Aulki gehiago behar izatekotan jarri harremanetan gurekin: info@euskararenetxea.eus

Oharra: Aretoen erabilera eguna eta ordua aurrez erreserbatzea ezinbestekoa da. Erreserbak webgunearen bitartez egin beharko dira.