Mintzo Aretoa

Beheko solairuan kokatzen den espazio zabala eta argitsua da. Hormetako bat kristalezkoa da eta plazara ematen du. Mahaiak mugikorrak dira, zure beharretara egokitzeko. Askotariko ekitaldiak egiteko aproposa da: ikastaroak, hitzaldiak, aurkezpenak…

  • Espazioaren azalera: 35m2
  • Baliabideak:
    • 4 mahai
    • 20 aulki*
    • Proiektorea
    • Ordenagailu eramangarria (linux sistema eragilea)
    • Wifi sarea
    • Bozgorailuak

*Aulki gehiago behar izatekotan jarri harremanetan gurekin: info@euskararenetxea.eus

Oharra: Denon osasuna zaindu ahal izateko, aretoen erabilera eguna eta ordua aurrez erreserbatzea ezinbestekoa da. Erreserbak webgunearen bitartez egin beharko dira.