EIZ. Euskararen Interpretazio Zentroa

LH3, LH4 eta LH5

Ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko proiektua

Lantegi honek LH3, 4 eta 5.mailako ikasleak norbanakoaren eta ikastetxeetan egiten den euskararen erabileraren hausnarketa egitea eta modu aktiboan hautatutako esparruan euskara sustatzea ditu helburu.

Lantegia 3 fasetan garatuko da, lehena eta hirugarrena aukerakoak izango dira. Bigarrena, Euskararen Interpretazio Zentroaren bisitarekin batera proposatutako jardueran garatuko da. Hala ere, egiten den lanketari etekinik handiena ateratzeko, komeni da lehen faseari zehaztutako denbora eskaintzea.

1. Fasea: Aurre ezagutza aktibatu. (Bisitan etorri aurretik ikastetxean egitea gomendatzen dugu).
Iraupena: 45-60’

Helburuak:

  • Norberaren euskararen erabilera ohituren hausnarketa egitea.
  • Ikastetxeko euskararen erabileraren argazkia egitea.

    Argibideak hemen (pdf)

2. Fasea: Euskararen Interpretazio Zentroan egingo den jarduera.
Iraupena: 45-60’

Helburuak:

  • Euskararen erabilera zein esparrutan eragin nahi dugun erabakitzea.
  • Erabileran eragiteko proiektu baten planifikazioa egitea.

3. Fasea: Proposamena garatu eta aurkeztu. (Bisitaren ondoren ikastetxean egitea proposatzen dugu).

Helburuak:

  • Ikastetxearen zuzendaritzari proiektua aurkeztea.
  • Proiektua garatzea eta gauzatzea. (Argibideak bisita egin ostean bidaliko dira)

Parte hartzea saritu egingo da:

Lantegian proposatutako proiektua garatzen duten ikastetxeen artean, euskarazko baliabide eta ekintzetan gastatzeko 500€ko hiru bono (bat etapa bakoitzeko) zozkatuko ditugu.