EIZ. Euskararen Interpretazio Zentroa

LH6, DBH1 eta DBH2

Lantegi honek LH6, DBH1 eta DBH 2.mailako ikasleek hautatzen duten euskal gai baten inguruan duten ezagutza neurtzea eta beraien interesekoak diren euskal erreferente berriak eskaintzea edo aurkeztea du helburu.

Lantegia 3 fasetan garatuko da, lehena eta hirugarrena aukerakoak izango dira. Bigarrena, Euskararen Interpretazio Zentroaren bisitarekin batera proposatutako jardueran garatuko da. Hala ere, egiten den lanketari etekinik handiena ateratzeko, komeni da lehen faseari zehaztutako denbora eskaintzea.

1. Fasea: Aurre ezagutza aktibatu. (Bisitan etorri aurretik ikastetxean egitea gomendatzen dugu).

Iraupena: 45-60’

Helburuak:

  • Norberak euskal kulturaren inguruan duen ezagutza neurtzea.
  • Euskarazko eta erdarazko kultura erreferenteen inguruan dugun informazioaren inguruan hausnarketa egitea.

Argibideak hemen (PDF)

2. Fasea: Euskararen Interpretazio Zentroan egingo den jarduera.

Iraupena: 45-60’

Helburuak:

  • Gai edo alor baten inguruan informazio jasotzea eta prozesatzea.
  • Jasotako edukien inguruko galdera/erantzuna sorta sortzea Kahoot! plataforma bitartez.
  • Sortutako Kahoot!-ak talde handian jolastea.

2. Fasea: Proposamena garatu eta aurkeztu (Bisita egin ondoren ikastetxean egitea proposatzen dugu).

Helburuak:

  • 2. Faseko jardueran landutako gaiaren inguruan aurkezpen bat sortzea.
  • Aurkezpena eta Kahoot!-a ikastetxeko beste gela batzuetara zabaltzea. (Argibideak bisita egin ostean bidaliko dira).

Parte hartzea saritu egingo da

Lantegian proposatutako proiektua garatzen duten ikastetxeen artean, euskarazko baliabide eta ekintzetan gastatzeko 500€ko hiru bono (bat etapa bakoitzeko) zozkatuko ditugu.

Oharra: Denon osasuna zaindu ahal izateko, bisita eguna eta ordua aurrez erreserbatzea ezinbestekoa da. Erreserbak webgunearen bitartez egin beharko dira.