Udako programa: izena emateko epea luzatu da

Aurtengo udan ere, Euskararen Etxeak  “Euskararen Interpretazio Zentroan, udan, hitz eta jolas!” haurrentzako egonaldia antolatuko du.

Ekimenaren xedea da Euskararen Interpretazio Zentroko  (EIZ) eduki guztiekin lotutako programa egokitua eskaintzea,  goizez eta bost egunean.

Hiru txanda izango dira, eta 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta egongo da. Zerbitzua doakoa izango da, baina 20 euroko fidantza jarri beharko da.

Izena emateko epemuga MAIATZAREN 31a izango da.

Egonaldian, EIZn bildutako edukiak landuko dira; betiere, umeen adin-tarteetara egokituak, eta modu ludiko eta dibertigarrian jorratzeko moduan. Antzerkia, hitz-jolasak, dantza, kantagintza, eta oro har euskararekin eta sormenarekin lotutako hainbat jardueratan parte hartuko dute haurrek.

Egonaldiaren txandak:

  • Ekainaren 24tik 28ra
  • Uztailaren 1etik 5era
  • Uztailaren 8tik 12ra

Egonaldiari buruzko bestelako xehetasunak:

  • Adin-tartea:  6-10 urte
  • Talde kopurua :  8-15 ume
  • Ordutegia:  10:00 – 13:30 
  • Doakoa + Fidantza (20€)
  • Izena emateko epemuga MAIATZAREN 31a izango da, eta eskaerak jasotako ordenan onartuko dira eskaerak fidantza apirilaren 18a baino lehen ekarri beharko Euskararen Etxera)
  • Egonaldian parte hartu nahi izanez gero, deitu Euskararen Etxera: 94 402 80 81

Euskal Soziolinguistika Jardunaldia apirilaren 23an egingo dute Gasteizen

EkosistemaBizia lelopean egingo da jardunaldia, Soziolinguistika Klusterrak 20 urte betetzen dituenean. “Bilgune izan nahi du, euskal soziolinguistikaren jarduna aztertzeko eta datozen urteetako erronken inguruan elkarrekin hausnartzeko”.

“2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldian, euskara biziberritzeko interesgarriak eta baliagarriak izan daitezkeen zenbait auziri helduko diegu. Eta, bide batez, hurrengo 20 urteetan datorrenaz eta egin nahi genukeen bideaz hausnartuko dugu. Urtero bezala, euskal soziolinguistikaren ekosistema biziaren topagune izan nahi du jardunaldiak; ikerlariak, aktibistak, erakunde arduradunak, teknikariak, irakasleak, aholkulariak eta ekosistema hau osatzen duten denetariko izakiak elkarlanean jartzea aurrera begira emankorra dela baitakigu”.

Egitaraua:

9:00DOKUMENTAZIO BANAKETA
9:15IREKIERA
9:30HITZALDIA
Hizkuntza gutxituaren inguruko diskurtso emergenteak Katalunian [Hitzaldia gaztelaniaz]
Avel-li Flors (CUSC-Universitat de Barcelona)
10:30PANELA
Hizkuntza gutxituaren inguruko diskurtso emergenteak Euskal Herrian
Diskurtsoak etnizitatetik haratago – Onintza Legorburu (Emun)
Hizkuntzak bizindartzeaz, galtzeaz baino gehiago – Xan Aire (Plazara)
Inposizioak, pribilegioak, eta beste botere gatazka batzuk – Mikel P. Ansa (Berria)
11:30ATSEDENALDIA
12:00TAILERRAK (Talde-ariketak)
1.   Soziolinguistika Hezkuntzan – Soziolinguistika Klusterra eta EAEko Berritzegune Nagusia
2.   Immigrazioa eta integrazio soziolinguistikoa – Soziolinguistika Klusterra
3.   Kirol antolatuaren lekua euskararen biziberritzean – Emun
14:00BAZKARIA
15:00HITZALDIA
Katalanaren soziolinguistikaren ekosistema [Hitzaldia gaztelaniaz]
Avel-li Flors (CUSC-Universitat de Barcelona)

Informazio gehiago, hemen.

“Liburuaren Arbola” erakusketa ibiltaria Barakaldon izango da ikusgai apirilaren 3tik 26ra bitarte

Euskararen Etxeak ondutako Liburuaren arbola #liburuarenarbola erakusketa Barakaldon izango da apirilaren 3tik 26ra; hain justu, Caferino Del Olmo Udal Erakusketa Aretoan izango da ikusgai.

Gorka Arrese editoreak apailatu du erakusketa, eta hitzaldi bana egingo du udalerri horietako bakoitzean.

Erakusketa:

Gizakiak sortu duen gauza unibertsaletako bat da liburua. Beste batzuk dira, adibidez: gurpila, aulkia, artaziak, anestesia, elektrika.

Historiako lehen hedabide masiboa da liburua: aurreneko objektu industriala. Liburua inprimategian saldoka egiteari esker mundua bizkor aldatzen hasi zen XV. mendetik aurrera. Liburuetan esperientziak eta jakintzak elkarrekin trukatuz eta itzuliz, era askotako aurrerapenak egin ziren denbora laburrean.

Liburuaren arbola erakusketak liburuaren izaera azalduko du: hizkia, idazketa, diseinua, inprimaketa. Bisitariak ezagutuko du hizkiek nolako anatomia daukaten, testuek nolako formak hartzen dituzten, liburuak zein parte dauzkan eta nola izendatzen ditugun euskaraz.

Zuhaitz baten modukoa da liburua. Arnasa ematen du: babesa eta itzala, edertasunaren plazera eta argiaren sintesia. Liburuak zure jakin mina, pentsamenduak eta hizkuntza oxigenatzen ditu. Liburua zabaldutakoan, besarkatu egiten zaitu: zure irudimena eta inteligentzia kilikatzen ditu. Abentura bat da irakurtzea, desiraren eta askatasunaren lurralde zirraragarrietan barrena.

10 esaldi argigarri:

→ Inteligentziaren marka da marra bat / Paul Valery.
→ Alfabetoa da gizakiaren asmakizun handiena / Galileo Galilei.
→ Gure bigarren memoria da idazketa.
→ Grabatzeko modu bat da idaztea.
→ Testuak irakurtzeak jantzi egiten gaitu.
→ Orriak eta hostoak ditu liburuak, arbolak bezala. Eta enborra, eta adarrak.
→ Testua diseinatzea, inprimatzea eta jostea dira inprimategiaren eginkizunak.
→ Ugaritzea da inprimatzea.
→ Urtero 2.500 liburu inguru argitaratzen dira euskaraz.
→ Libre zara ezer ez irakurtzeko, zure inteligentziari zalantzarik sortu nahi ez badiozu.

Erakusketaren apailatzailea:

Gorka Arrese (1965, Zarautz) kazetaria eta argitaratzailea da. ArgiaEginEuskaldunon Egunkaria eta Berria agerkarietan lan egin zuen. Hogeita hamar urtez Susa literatura argitaletxeko editorea izan zen, 1988tik 2018ra arte. Euskal idazle askoren lehenbiziko liburuak argitaratu ditu, hala nola Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Kirmen Uribe, Jon Alonso, Miren Agur Meabe, Lutxo Egia, Igor Estankona, Jon Benito, Leire Bilbao, Iñigo Astiz, Jule Goikoetxea, Beñat Sarasola eta abar. Literaturaren historiari buruzko perspektiba osoago bat izaten lagundu dio Armiarma.eus ataria osatzen jarduteak.

Erakusketaren helburuak:

  • Liburua berez zer den ezagutzea, ulertzea eta bere garrantzia azpimarratzea.
  • Liburuaren zati nagusiak identifikatzea: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia.
  • Liburuan parte hartzen duten eragileak aztertzea: idazlea, editorea, irakurlea, inprimategia.
  • Euskal literaturara eta liburugintzara gerturatzea, Bizkaikoari bereziki erreparatuz.

Alaine Agirre, Patxi Zubizarreta eta Irati Goikoetxea gorputzen inguruan arituko dira Bilbon, martxoaren 26an

Euskal Idazleen Elkarteak Geroa, hemen hitzaldi zikloa antolatu du aurten ere, BBK Kunaren laguntzaz.

Hala, martxoaren 26an lehen hitzordua izango da, Bilboko BBK Kuna eraikinean, 19:00etatik aurrrera: Alaine Agirre, Patxi Zubizarreta eta Irati Goikoetxea etorkizuneko gorputzen iguruan arituko dira.

Ondoko galderak izango dituzte hizpide: “Nola biziko dugu gorputza etorkizunean? Identitatearekin lotuko al dugu? Generoarekin? Zein izango dira erreferente estetikoak? Guztiok izango al ditugu ciborg gorputzak?”

Euskararen Interpretazio Zentroak bisita gidatuak eskainiko ditu Aste Santuan

Aste Santuan, Euskararen Interpretazio Zentrora (EIZ) hurbilduko diren bisitariek bisita gidatuak eskatzeko aukera izango dute, hala euskaraz nola gaztelaniaz.

Bisitok ordutegi honetan egin ahalko dira:

  • Martxoaren 25etik 30era:
    • 11:00etan, gaztelaniaz
    • 12:00etan, euskaraz
  • Apirilaren 2tik 7ra:
    • 15:45ean, gaztelaniaz
    • 16:45ean, euskaraz

* EIZk ondoko ordutegia izango du udaberriko oporraldian:

Martxoak 28 eta 29: 10:00 – 14:00

Martxoak 30: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00

Martxoak 31 eta apirilak 1: itxita

Informazio gehiago: www.euskararenetxea.eus

“Bertsolamintza” bertsoari buruzko hausnarketen plaza Gasteiz, Bilbo, Itsasu eta Iruñean egingo da

Bertsozale Elkarteak antolatzen duen gogoeta-jardunaldia da Bertsolamintz. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da, eta Nondik eta zeri kantatzen diogu? lelopean egingo da. Guztira, 15 adituk parte hartuko dute Gasteizen, Bilbon, Itsasun eta Iruñean egingo diren hitzorduetan.

Bilbokoa, hain justu, Euskararen Etxean egingo da, martxoaren 14an, 17:30etik aurrera, eta ondoko gaiak landuko dituzte:

•    Libreko bertsogintza. Kokapena, aukerak eta mugak, Jexux Mari Irazu.
•    Botere harremanak. Bertsolariaren itzalaren eta generoaren eragina bertsoaren balioespenean, Onintza Enbeita.

  • Aurkezle: Zihara Enbeita

Bertsolamintza baina, gaur bertan abiatuko da Gasteizko Goiuri jauregian, 18:00etatik aurrera:

•    Gai bati buruz kantatzeko zilegitasuna, Maider Arregi.

•    Egoera sozio-ekonomikoari kantatzen al zaio? Baiezkoan, ze ikuspegitatik egiten da? Politikari buruzko gaiak. Politika gaiei kantatzen al zaie? Baiezkoan, ze ikuspegitatik egiten da?, Aitor Bizkarra eta Oihana Iguaran.

  • Aurkezle: Aroa Arrizubieta

Beste bi hitzorduak hauexek izango dira:

Martxoak 20, asteazkena, Itsasuko Sanoki gelan, 18:00etan
•    Bertsolaritza ideologikoki lerraturik dago? Ideologia uniforme bat dago? Gaur egun ba da desadostasunik diskurtsoan?, Oihana Arana.
•    Diskurtso guztiak errespetagarriak dira?, Maialen Akizu eta Ainhoa Urien.

  • Aurkezle: Battit Crouspeyre

Martxoak 21, osteguna, Iruñeko LABA espazioa, 18:00etan

  • Gai-jartzaile autorea, Julio Soto eta Imanol Artola.
  • Formatik haragoko lanketa bertso eskoletan; gaien eta ideologiaren lanketa, Odei Barroso, Unai Iturriaga, Sarai Robles, Aitor Salegi eta Oihane Perea.
  • Aurkezle: Saioa Alkaiza  

Martxoaren 23an, hitzaldi guztiak egun bakarrean entzun ahalko  dira, Amasa-Villabonan, Bertsozale Elkartearen egoitzan.

Poesiaren Nazioarteko Eguna, Euskararen Etxean: “Alaska”

“Poesiaren Nazioarteko Eguna, Unesco erakundeak 1998an proposatua. Martxoaren 21ean ospatzen da gure denborari buruzko funtsezko hitza eta hausnarketa zabaltzeko”, Wikipedia.

Bada, Poesiaren Egunaren harira, Euskararen Etxeak Alaska izenburuko ekitaldia ondu du, Castillo Suarez idazleak 2023an plazaratutako izen bereko poema-liburutik abiatuta, martxoaren 22an, Euskararen Etxeko Berba aretoan, 19:30etik aurrera.

Suarezek ekitaldian parte hartuko du liburu horren nondik norakoak azaltzeko, Julen Azpitarte kazetariak lagunduta.

Horrekin batera, Amaia Hormaetxeak eta Endika Basagurenek Euskara Sukaldatzen izenburuko dokumentala aurkeztuko dute. AEBetan filmatua, hain justu, New York, Washington DC eta Miami hirietako leku ezagunetan, dokumentalak hainbat pertsona jasotzen ditu Castillo Suarezen Alaska liburuko olerkiak irakurtzen. Bideoaren haria Aitor Garate euskal sukaldariak egindako plater bat da. Diasporako euskal komunitateetan euskara aztertzea eta ikertzea du xede Ikus-entzunezkoak.

Azkenik, Argi Arte eskolako ikasleen ilustrazioak ere izango dira ikusgai: 18 eta 22 urte bitarteko ikasleek haientzat euskara zer den irudikatuko dute sabaitik zintzilikatuta egongo diren 120 x 45 cm-ko euskarrietan.

POESIAREN EGUNA: “ALASKA”:

  • Solasaldia Castillo Suarez idazlearekin, Alaska liburuaren harira
  • Euskara Sukaldatzen dokumentalaren aurkezpena (Amaia Hormaetxea eta Endika Basaguren)
  • Argi Arte eskolako ikasleen ilustrazioak

Data: Martxoak 22

Lekua: Euskararen Etxea

Ordua: 19:30

Sarrera: Doan

Euskararen Interpretazio Zentroa zabalik egongo da Aste Santuan

Aste Santuan, Euskararen Interpretazio Zentroko (EIZ) ateak zabalik egongo dira; beraz, bisitariek zentroa bisitatzeko aukera izango dute.

EIZk ondoko ordutegia izango du udaberriko oporraldian:

Martxoak 28 eta 29: 10:00 – 14:00

Martxoak 30: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00

Martxoak 31 eta apirilak 1: itxita

Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) Bilboko San Ignazio auzoan kokatutako Euskararen Etxean dago, eta duela urtebete inguru bere osotasunean berritu zen.

EIZko erakusketak euskararen bizindarra eta aniztasuna transmititu nahi ditu, eta, era berean, norberaren inplikazioa aldarrikatzen du.

“Hau gerra bat da” ikuskizuna taularatuko dute Santurtzin

2022ko Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza jaso duen Hau gerra bat da lana aurkeztuko du Piszifaktoria Ideien Laborategiak  martxoaren 1ean, ostiralean, Mamarigako Kultur Etxean, 20:00etan.

Hau gerra bat da gure sorkuntzarik berriena martxan da berriro eta, oraindik ikusi ez baduzu, hainbat aukera izango dituzu udaberri honetan. (…) Diziplina anitzeko ikuskizun bat da hau, bidaia bat gerraren barrunbeetara, publikoaren erabakien arabera, bide bat edo beste hartuko duena. Gerra bat bizitzeko prest zaude?”

Piszifaktoria Ideien Laborategiaren arabera, Hau gerra bat da gerra bat biziaraziko digun murgiltze-esperientzia bat da, lau lengoaia artistikoren bidez: hitza, musika, dantza eta antzerki fisikoa.