2022ko Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza jaso duen Hau gerra bat da lana aurkeztuko du Piszifaktoria Ideien Laborategiak Bilbon, Bizkaia Aretoan, maiatzaren 21ean, 18:30ean, eta Gasteizen, La Monstrenka aretoan, 20:00etatik aurrera.
“Ikasturteari agur esateko, Hau gerra bat da ikuskizunaren bi saio egingo ditugu maiatzean. Mundua txikitzen duten gerrez hausnartzeko aukera ematen digun ikuskizun hau benetan berezia da, gerra batean murgilduko dituelako ikusleak eta haien erabakiekin egingo duelako aurrera istorioak”, Piszifaktoria Ideien Laborategia.
Irati Agirreazkuenaga, Iholdi Beristain, Igor Arzuaga eta Mikel Ayllon ariko dira zuzenean azken horrek idatzi eta zuzendutako obra honetan.