Miren Agur Meabe
idazleak eta Miren Amuriza eta Ane Labaka bertsolariek Trinitatearen
misterioak ikuskizuna aurkeztuko
dute Euskararen Etxeak ondutako Hi(ZKI)bridoak kultur egitarauaren baitan.
Emanaldia urriaren 26an egingo da, Bilboko Berreginen Museoan, 19:00etatik aurrera.
“Miren Agur Meabe Plazak akuilatuta, kantuan jardungo dute Miren Amuriza Plazak eta Ane Labaka Mayozek. Hiruren lur partekatuak arakatuko dituzte, narrazioak eta bertso jarriak zein bat-batekoak tartekatuz”.
Mundua
irauli duen lehen objektu industriala izeneko
berbaldia emango du Gorka Arrese editoreak ostegunean, urriak 6, Portugaleteko
Gazte Gela aretoan, 19:00etatik aurrera.
Hitzaldia Liburuaren
Arbola erakusketari lotzen zaio, zeina Arresek berak apailatu duen
eta, egun, Portugaleteko Gazte Gelan dagoen ikusgai.
Erakusketa ibiltaria da, eta, laster, Ondarruko
Kofradia Zaharra gunean ikusi ahalko da; hain justu, urriaren 20tik azaroren
10era; bertan ere hitzaldia emango du Arresek.
Gorka Arrese (1965, Zarautz) kazetaria eta argitaratzailea da. Argia, Egin, Euskaldunon Egunkaria eta Berria agerkarietan lan egin zuen. Hogeita hamar urtez Susa literatura argitaletxeko editorea izan zen, 1988tik 2018ra arte. Euskal idazle askoren lehenbiziko liburuak argitaratu ditu, hala nola Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Kirmen Uribe, Jon Alonso, Miren Agur Meabe, Lutxo Egia, Igor Estankona, Jon Benito, Leire Bilbao, Iñigo Astiz, Jule Goikoetxea, Beñat Sarasola eta abar. Literaturaren historiari buruzko perspektiba osoago bat izaten lagundu dio Armiarma.eus ataria osatzen jarduteak.
Ostegunean, urriak 6, Hi(ZKI)bridoak kultur egitarauaren bigarren hitzordua egingo da, Bilboko Berreginen Museoan, 19:00etatik aurrera: Itziar Ugarte kazetari eta idazleak eta Mikele Landa ikus-entzunezko sortzaileak Gu gabe ere. Biharamuna aurkeztuko dute.
Ugarteren Gu gabe ere poema-liburutik abiatuta, bikoteak Gu gabe ere. Biharamunean ondu dute: Gu gabe ere liburuaren eszena gaineko hedatze bat da emanaldia, Itziar Ugarte Irizarren eta Mikele Landa Eigurenen eskutik. Poemei ikus-entzunezkoak josi dizkiete, hegal modura batzuetan, aingura lez besteetan. Zalantza, argi izpi eta, batik bat, inguruarekiko dialektikan sakontzen segitzeko modu bat.
Euskararen Etxeak Europako Ondarearen Jardunaldietan parte hartuko du Hostopostoak eta ilargi-jaia ipuinaren kontaketa ilustratuarekin. Ekitaldia Bakioko Txakolinguneanegingo da, urriaren 15ean, 11:03ean. Ipuina Miren Agur Meabek idatzi du eta Gastónek ilustratu du, eta biak ala biak Bakion izango, haurren gozamenerako. 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekimena da.
Hau da liburuaren sinopsia: Hostopostoak basoan esnatu dira, baina bat falta da. non ote dabil? tximeleta urduri dago, gaur ilargi-jaia delako eta oraindik ez dutelako afaria prestatu…
Miren Agur Meabek azaldu duenez, hiru helburu ditu ipuinak: “irakurketa jostagarria
sustatzea, fantasia elikatzea eta hiriko umeen harreman afektiboa sendotzea
euskararen ahozkotasunarekiko”.
Egiturari dagokionez, “egoera harrigarri” batetik abiatzen da kontakizuna,
gero, gatazka bat gertatzen da, eta amaiera irudimentsu batekin amaitzen da.
Horretarako, hizkuntzaren “esperientzia
poetikoa” baliatu du, “hizketa xume eta baliabide poetikoen” bidez”. Sinonimia
ere agertzen da. “Esaterako, `hosto pila´ pertsonaien ohea da, baina, nagusiok
dakigunez, `hostopila´ hojaldrea ere bada. Hala, pertsonaiek hostopila egin
beharko dute hostoekin eta errezeta eta osagaiak bilatu”.
Bakioko ekitaldian parte hartuko duten haur guztiek ipuin bana jasoko dutedoan. Halaber, salgai egongo da, 5 euroren truk.
Izena emateko, deitu telefonoz, 94 402 80 81 (astelehenetik ostiralera, 8:00-20:00) edo bidali mezua, info@euskararenetxea.eus
Euskararen Etxeak, Bilboko San Ignazio auzunean, gure
hizkuntzaren inguruan topalekua, lan kooperatiborako zentroa eta laborategia
izatea du helburutzat.
Euskararen Etxeak Liburuaren arbola erakusketa
ibiltaria prestatu du, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol
Sailarekin lankidetzan, bost herri hauetan ikusiko dena: Portugaleten,
Ondarroan, Getxon, Amorebieta-Etxanon eta Gernikan, 2022ko irailean hasi eta
2023ko otsailean buka.
Gorka Arrese editoreak apailatu du erakusketa, eta
hitzaldi bana egingo du udalerri horietako bakoitzean.
Erakusketaren inaugurazio
ekitaldia
Eguna: irailak 20
Lekua: Portugaleteko Gazte Gelan
Ordua: 12:00etan
Partaideak:
Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua
Iurdana Acasuso Euskararen Etxeko ordezkaria eta Azkue Fundazioko zuzendaria
Txema Ezkerra Portugaleteko alkateordea eta Gazteria zinegotzia
Koldo Nuñez Portugaleteko Udaleko Euskara zinegotzia
Gorka Arrese editorea eta erakusketaren diseinatzailea.
Boise State University-k Diaspora
Eguna Mintzagaionline topaketa
antolatu du Euskal Diasporaren Egunean.
Euskalkultura.eus webgunan jasotzen
denez, “Euskal kulturaren alorra landu eta euskal ikasketetan interesa duten
pertsonek har dezakete parte. Topaketak aukera ematen die graduondoko ikasleei
euren lanak agertzeko eta erakundeei euren berri eman eta lantzen ari diren
proiektu eta emaitzak jakinarazteko. Euskal Ikasketen alorrean dabiltzaten
guztiei dago zabalik eta partaidetza hizlari gisa izan daiteke ala entzule
moduan. Ikasleen aurkezpenak hiru minutukoak izango dira, hiru minutuko tesi
ereduari jarraiki, eta erakundeetako hizlarienak, bostekoak”
Data: 2022ko
Irailaren 8an, Diasporaren Egunean
Antolatzailea: BSU, Boise State University, Euskal Ikasketen alorra
Ordua: Boise, 8:00etan, Buenos
Aires, 11:00etan, Euskal Herria, 16:00etan
“57. Durangoko
Azokako izen-emateak irailaren 1ean zabalduko dira. Hiru izen-emate zabalduko
dira: partaideek erakusmahaiak alokatzeko, kultur sortzaileek egitaraurako
proposamenak aurkezteko eta ikastetxeek ikasle goizeko tailerretan parte
hartzeko”, jakinarazi du Durangoko Azokak bere webgunean.
Abenduaren 7tik 11ra egingo
da aurtengo edizioa.
Erakusmahaiak alokatu eta egitarauko
proposamenak aurkezteko epea irailaren 1ean abiatuko da eta www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko da.
Ikastetxeek Ikasle Goizeko tailerretan izena
emateko epea irailaren 1ean zabalduko da.
Euskal literatura sarean hedatzen duen Booktegik jaialdia
ondu du Usurbileko Sutegi Kultur Etxean urriaren 22an, plataforma digitalaren
bosgarren urteurrena ospatzeko asmoz. Horrekin batera, bazkideak lortzeko
kanpaina abiatu dute.
Egun horretan, besteak beste, kontzertuak,
hitzaldiak eta solasaldiak izango dira goizetik iluntzera arte. Hala, Anarik Habia diskoko kantuak joko ditu -disko
horretan oinarritutako arte erakusketa ere ikusgai izango da-, eta Uxue
Alberdik eta Amorantek ospakizunerako propio prestatutako emankizuna aurkeztuko
dute, Meza Nagusia.
Halaber, idazleen partaidetza handia izango da
egun osoan ; tartean, Asel Luzarraga, Edorta Jimenez, Maite Darceles, Danele Sarriugarte
eta Bakartxo Iguaran.
Horretaz gainera, Iraia Eliasek eta Hatxek Harkaitz Canoren Azken aurreko manifestua antzeztuko dute, eta Itxaro Borda anfitrioi lanetan arituko da, Xabier Strubell musikariaren laguntzaz. Informazio gehiago,Argia astekariaren webguneanaurki dezakezue.
Azkenik, bazkideak lortzeko kanpaina ere abiatu du Booktegik: “Gure helburuarekin bat egiten duen edozein izan daiteke bazkidea. Hau da, euskaraz idazteko eta irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko gogoz dagoen edozein. Batez ere, euskararen aldeko ekintza da Booktegi, eta aurrerantzean ere dena dohainik eskaini ahal izateko eskatzen diegu laguntza”, azaldu du Aritz Branton Booktegiko arduradunak Berria egunkariak oraintsu argitaratutako elkarrizketan.
Iaz abiatu zen lehendabizikoz Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza. Laguntza hori Mejillon Tigre taldeak jaso zuen, Hitz Esana proposamena garatzeko. Ikuskizun hori, hain zuzen, Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren hirugarren edizioaren baitan aurkeztuko da, azaroaren 10ean, Bilboko Berreginen Museoan.
Aurten, halaber, Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntzaren bigarren deialdia abiatu du Euskararen Etxeak. Laguntza horrek 3.000 euroko saria bideratuko du 2023ko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko.
Euskarazko kultur emanaldi berriak sortzen laguntzea eta ezagutaraztea eta disziplina eta adierazpide desberdinetako sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea du helburu Hi(zki)bridoak laguntzak.
Euskara hutsezko kultur emanaldi berri baten gidoia eta emanaldia bera sortzea eta garatzea. Aukeratutako lanaren lehenengo emanaldia 2023ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaini beharko da. Emanaldiak formatu txikian egiteko modukoa izan beharko du eskatzen da.
Hautatutako lanak 3.000,00€ko ordainsaria jasoko da.
2022ko azaroaren 14an amaituko da lanak aurkezteko epea.
Epaimahaiak abenduaren 19an emango du hartutako erabakiaren berri.
Bost kidek osatuko dute beka honetako epaimahaia: Eneko Sagardoy aktoreak, Lutxo Egia idazleak, Haizea Barcenilla arte-kritikariak, Onintza Enbeita bertsolariak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak.