“Diaspora Eguna Mintzagai” online topaketa ondu dute Boisen

2022-09-08

Boise State University-k Diaspora Eguna Mintzagai online topaketa antolatu du Euskal Diasporaren Egunean.

Euskalkultura.eus webgunan jasotzen denez, “Euskal kulturaren alorra landu eta euskal ikasketetan interesa duten pertsonek har dezakete parte. Topaketak aukera ematen die graduondoko ikasleei euren lanak agertzeko eta erakundeei euren berri eman eta lantzen ari diren proiektu eta emaitzak jakinarazteko. Euskal Ikasketen alorrean dabiltzaten guztiei dago zabalik eta partaidetza hizlari gisa izan daiteke ala entzule moduan. Ikasleen aurkezpenak hiru minutukoak izango dira, hiru minutuko tesi ereduari jarraiki, eta erakundeetako hizlarienak, bostekoak”

Data: 2022ko Irailaren 8an, Diasporaren Egunean

Antolatzailea: BSU, Boise State University, Euskal Ikasketen alorra

Ordua: Boise, 8:00etan, Buenos Aires, 11:00etan, Euskal Herria, 16:00etan