Euskararen Etxeak zirraraz eta jolasez beteriko eskaintza berezia prestatu du Gabon hauetarako. Batetik, misteriozko istorioak atsegin dituztenek ‘Euskal Alien Nazioa’ ihes-gela izango dute zain; bestetik, ‘Hostopostoak’ programak euskaraz jolasteko aukera eskainiko die umeei eta familiei; azkenik, Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dira.
‘Euskal Alien Nazioa’ ihes-gela:
Ihes-gelan barneratzen direnek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute aretotik atera ahal izateko. Erronkari heltzeko prest? Doako ihes-gela da, 15 urtetik gorakoentzako aproposa. Jokalarien gutxieneko kopurua pertsona bikoa da; gehienezko kopurua, seikoa.
- Egunak: abenduaren 21a, 23a, 27a, 29a eta urtarrilaren 3a.
- Ordua: 17:30
- Erreserbatarako lotura, hemen.
‘Hostopostoak’ jolasa:
Euskararen Interpretazio Zentrora 6 eta 10 urte bitarteko umeekin etortzeko proposamen dibertigarri bezain hezigarria da ‘Hostopostoak’. Egitasmoaren helburua euskaraz eta familian jolastea da. Horretarako, mahai-jolas erraldoi batez baliatuko gara. Gauza berriak ikasi, jende berria ezagutu eta euskarara gehiago gerturatzeko aukera bikaina da honako hau.
- Egunak: abenduaren 26a, 28a, 30a eta urtarrilaren 2a eta 4a.
- Ordua: 17:30
- Erreserbak egiteko telefonoa: 944 028 081
Bisita gidatuak EIZera:
Badakizu Euskararen Interpretazio Zentroak sari bat jaso berri duela? Bada, bai! Europako Kontseiluko Kultura Batzordeak gure museoa saritu du, bertako edukiak eta esperientzia murgilgarria goraipatuta! Zatoz euskararen aniztasunari eta haren bizi-indarrari buruzko ikuspegirik osatuenaz gozatzera. Gure museoko ateak zabal-zabalik daude euskarazko eta gaztelaniazko bisitariak hartzeko!
- Euskarazko bisitak: abenduaren 21ean, 23an, 27an, 29an eta urtarrilaren 3an. 16:30ean.
- Gaztelaniazko bisitak: abenduaren 26an, 28an, 30an eta urtarrilaren 2an eta 4an. 16:30ean.
- Erreserbatarako: 94 402 80 81 / info@euskararenetxea.eus