6.000tik gora lagunek bisitatu dute Euskararen Interpretazio Zentro berritua urtebetean

2024-02-19

Euskarararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentro (EIZ) berritua 2022ko otsailaren 20n inauguratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, otsailaren 21ean ospatu ohi den Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira. Ordutik, urtebete igaro da, eta tarte horretan, 6.252 lagunek bisitatu dute zentroa.

Hala, 1.487 pertsona gehiago etorri dira EIZra, hau da, %31,21eko hazkundea, 2019-2020 urteetako tartearekin alderatuz (pandemia garaiko urteak aintzat hartu gabe).

6.252 bisitari horietatik, 5.057 ikasleak izan dira, 875 taldeetan etorri diren bisitariak izan dira, eta, azkenik, 320 norbanakoak izan dira.

Orotara, 350 bisita gidatu egin dira: ikastetxeekin 244 bisita gidatu egin dira (5.507 ikasle), taldeekin 72 (806 lagun) eta norbanakoekin 34 (84 bisitari).

Bisitarion asebetetze maila, halaber, handia izan da (asebetetze maila handiena 5 dela aintzat hartuta): ikastetxeak, 4,84; norbanakoak, 4,77; eta, azkenik, taldeak 4,86.

Ikastetxeak:

Ikastetxeei dagokienez, Bizkaikoak izan dira gehienak (234), eta Bilbokoak (111). Gipuzkoatik 5 zentro gerturatu dira eta Arabatik beste 5.

Mailei dagokienez, DBH3-DBH4-Batxillergoa mailetakoak izan dira nagusi, 1.654 ikasle (85 talde). Horien atzetik: DBH1-DBH2, 1.440 ikasle (64 talde); LH4-LH5-LH6 1.347 ikasle (63 talde); eta, amaitzeko, LH1-LH2-LH3, 616 ikasle (32 talde).

Ikasleek bisita euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera dute, baina ikastetxe gehienek euskararen aldeko hautua egin dute: 4.993 ikasle (240). Bisita gaztelaniaz egin duten ikasleen kopurua, berriz, 64 lagunekoa izan da, 4 talde.

Ikasleok Euskararen Interpretazio Zentrora egindako bisitaz gainera, maila bakoitzari egokitutako Eskola Programetan ere parte hartu dute:

Taldeak:

Gehienak elkarteak izan dira, 44 talde (565 pertsona), gero: Euskaltegiak, 21 talde (169 pertsona); eta, azkenik, Unibertsitateetatik eta Hizkuntza Eskoletatik 5na talde etorri dira, 102 eta 39 pertsona hurrenez hurren.

Kasu horretan ere euskaraz egindako bisitak nagusitu dira: Euskaraz, 49 talde (524 lagun); gaztelaniaz, 23 talde (282 lagun); eta, amaitzeko, ingelesez, 3 talde (69 lagun).

Norbanakoak:

Guztira, 320 bisitari etorri dira, eta bisita egiteko hautatu duten hizkuntzari dagokionez, euskara eta gaztelania parez pare izan dira, 126 eta 124 lagun hurrenez hurren. 62 lagunek ingelesez egin dute bisita, eta frantsesez 8 baino ez dira aritu.

Bisitarion jatorriaren harira, askotarikoak izan dira: Bizkaitik 159 bisitari etorri dira: Getxo, Barakaldo, Berriatua, Bilbo, Etxebarri, Galdakao, Mungia, Leioa, Lezama, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran.

Euskal Herritik, 24 bisitari: Amurrio, Ataun, Eibar, Donostia, Elgoibar, Hondarribia, Los Arcos.

Espainiako Estatutik, 45 bisitari: Alacant, Almeria, Asturias, Ávila, Bartzelona, Girona, Granada, Huelva, Kordoba, Madril, Malaga, Sevilla, Valentzia, Zaragoza.

Europatik, 62 lagun: Alemania, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Errusia, Frantzia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Italia, Kroazia, Portugal, Suedia, Txekiako Errepublika.

Mundutik, 52 bisitari: AEB, Argentina, Australia, Brasil, Guatemala, Kanada, Kolonbia, Turkia, Txile, Venezuela.

Horiei haien jatorria zehaztu ez duten beste 19 norbanako gehitu behar zaizkie.