Lekeitioko Sormen Astea: Unai Elorriaga, Josu Aurrekoetxea, Maialen Lujanbio, Gari, Anari eta Dantzaz

Loraldiak hirugarren Sormen Astea ondu du Lekeition, ekainaren 24tik eta 28ra bitarte, Ikusten da porturik? lelopean: “musika, literatura, performance-a, dantza eta zinea eskainiko dira”.

Loraldiaren arabera, “Lekeitioko sormen aste honek  egundoko aukera ematen du sortzailea gertutik ezagutzeko eta gozatzeko. Formatu txikiko ikuskizunak dira. Gehienetan biluzik. Erabat garaikideak”

Egitaraua:

Ekainak 24:

Odola kantari, Unai Elorriaga eta Josu Aurrekotxea, literatura eta musika, Azkue Aretoan, 20:00etan.

Ekainak 25:

Gari, musika, Ikusgarrin, 20:00etan.

Ekainak 26:

rr, Maialen Lunjanbio, performancea, Azkue Aretoan, 20:00etan.

Ekainak 27:

Bakarka, Anari, musika, Ikusgarrin, 20:00etan

Ekainak 28:

Itsasmina, Dantzaz, dantza eta zinema, Ikusgarrin, 20:00etan

Informazio gehiago, hemen.

Euskararen Etxea: udako eskaintza

Euskararen Etxeko ateak irekita izango dira udan ere, gurera etorriko direnei gure zerbitzuak eskaintzeko asmoz, uztailaren 15etik irailaren 15era bitarte.

Euskararen Interpretazio Zentroa:

  • Bisita libreak:
    • Astelehenetik ostiralera: 10:00 –19:00
    • Larunbatetan: 10:00 – 14:00
  • Bisita gidatuak:
    • Euskarazko bisita gidatuak:
      • Astelehenean, 16:30ean, ostegunean, 12:00etan, eta larunbatean, 12:00etan
    • Gaztelaniazko bisita gidatuak:
      • Asteartean, 12:00etan, asteazkenean, 16:30ean, eta ostiralean, 16:30ean
  • “Udan, hitz eta jolas!” haurrentzako egonaldia, 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutakoa
    • Ekainaren 24tik 28ra
    • Uztailaren 1etik 5era
    • Uztailaren 8tik 12ra
  • “Euskal Alien Nazioa” ihes-gela:
    • Ostegun eta ostiral arratsaldeak, 17:30ean
  • “Hostopostoak” familia programa
    • Larunbatero, 11:00 – 12:00 (uztailak 20 eta 27, abuztuak 3, 10, 17 eta 31, eta irailak 7 eta 14)

Info +: www.euskararenetxea.eus

Euskararen estatus juridikoaren egoerak eta aukerak aztertuko dituzte Iruñean

UEUk Euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian: egoerak eta aukerak (Hasierako atala) ikastaroa egingo du ekainaren 6an, Iruñeko Kondestablearen jauregian, 10:00etatik 14:00etara bitarte. Ikastaroa presentziala izango da, eta gaur, ekainak 4, amaitzen da izena emateko epea.

UEK jakinarazi duenez, “Euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian konplexua da. Hiru estatus oso desberdin ditugu Nafarroa Garaian, Ipar Euskal Herrian, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan (EAE). Gaia pil-pilean dago azkenaldian EAEn euskara nozitzen ari den oldarraldi judizialagatik. UEUk jardunaldi hau ikuspegi zabaletik planteatzen du, egungo koiunturaz haratago, gure esparrukoa den ekarpen akademikoa eginez.

Helburua bikoitza da: alde batetik, bizi dugun esparru juridikoaren irakurketa akademikoa konpartitzea, eta bere arazoak eta zalantzak plazaratzea. Horrekin batera, ikuspegi anitzekoa eta nolabait prospektiboa den gogoeta bultzatu nahi dugu, ertz desberdinetatik helduta, euskararen egoera eta etorkizunari buruzko gogoetarako klabeak emanez”.

Egitaraua ikusteko, sartu hemen.

“Hau gerra bat da” ikuskizuna antzeztuko dute Bilbon eta Gasteizen

2022ko Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza jaso duen Hau gerra bat da lana aurkeztuko du Piszifaktoria Ideien Laborategiak Bilbon, Bizkaia Aretoan, maiatzaren 21ean, 18:30ean, eta Gasteizen, La Monstrenka aretoan, 20:00etatik aurrera.

“Ikasturteari agur esateko, Hau gerra bat da ikuskizunaren bi saio egingo ditugu maiatzean. Mundua txikitzen duten gerrez hausnartzeko aukera ematen digun ikuskizun hau benetan berezia da, gerra batean murgilduko dituelako ikusleak eta haien erabakiekin egingo duelako aurrera istorioak”, Piszifaktoria Ideien Laborategia.

Irati Agirreazkuenaga, Iholdi Beristain, Igor Arzuaga eta Mikel Ayllon ariko dira zuzenean azken horrek idatzi eta zuzendutako obra honetan.

“Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik” ikastaroa ondu du UEUk

Ekainaren 13an egingo du UEUk Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik ikastaroa Tolosako Kultur Etxean, 9:00etatik 16:30era.

Ikastaroa presentziala izango da, eta 10 orduko iraupena izango du. Matrikula-epea zabalik da, ekainaren 10era bitarte.

UEUren arabera, “euskararen normalizazioaren ikuspegitik, eremu sozioekonomikoaren eragina eta izaera egituratzailea agerikoa da. Gure bizitzaren parte handi bat lanean ematen dugu eta beste parte handi bat inoren lanaz baliatzen. Hala ere, jakin badakigu, hizkuntzaren aldetik harreman sozioekonomikoak ez direla neutroak: merkatuaren indarrek hizkuntza batzuk bultzatzen eta indartzen dituzte, eta beste batzuk zokoratu eta ahuldu.

Hala, geroz eta globalizatuago, neoliberalizatuago eta tertziarizatuago dagoen ekonomia batean ba al da lekurik euskararentzat? Enpresa ikuspegitik, baldin eta halakorik badu, zein da euskararen balio erantsia? Borroka sindikalean zein paper dauka hizkuntzak? Politika publikoen bidez bideratzen diren neurriak nahikoa al dira eremu sozioekonomikoan euskara normalizatzeko? Arnasguneek, dituzten ezaugarriengatik, zein aukera eskaintzen dituzte estrategia berrien diseinurako?

Udako ikastaro honek plaza eskaini nahi du eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia, diskurtso eta lan-ildo berriak elkarrekin pentsatzeko”.

Ikastaroari lotutako xehetasun guztiak, hemen.

Ihes-gela bat kalean, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Bizkaiko museoak hainbat jarduera ondu dituzte maiatzaren 18an ospatuko den Museoen Nazioarteko Egunaren harira, tartean, “doako sarrerak zentro gehienetan eta Bizkaiko museoen aberastasuna ezagutzeko eta aintzatesteko Bilboko Campo Volantinen egingo den ihes-gela bat”.

Egitarau osoa gaur bertan aurkeztu du Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Bizkaiko museoetako 30 ordezkari baino gehiagorekin batera.

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, “Bizkaiak bat egiten du aurten ere ICOMek bultzatutako efemeride honekin, arreta lurraldeko berrogei museo baino gehiagotan, museo horien askotarikotasunean eta kultur eskaintza oparoan jartzeko. Aurten ospakizunaren ardatza Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde da”.

Bada, egun hori ospatzeko museoek antolatu antolatu dituzten jardueren artean kalean jarriko den ihes-gela bat dago: “Jolas-dinamika hau publiko orori zuzenduta dago eta museoek duten garrantzia, eskaintzen duten guztia eta gizartea eta kultura aberasteko egiten duten ekarpena ezagutzeko modu bat da, ikasteko, ikertzeko eta kultura zabaltzeko funtsezko lekuak direlako. Escape Room honetan sartzea doakoa da, baina parte hartzea ziurtatzeko bizkaikomuseoak@bizkaia.eus-en bidez izena ematea gomendatzen da”. Maiatzaren 18an izango da, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Bilboko Campo Volantin kalean.

Gainerako jardueren berri izateko, sartu www.museoeneguna.eus webgunean.

Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroak ere parte hartu du ekimenean.

Berbaro euskara-elkarteak 35. urteurrena ospatuko du

Durangoko Berbaro euskara-elkarteak 35 urteko ibilbidea beteko du aurten. Hori dela eta, egitarau berezia ondu du Plateruenan, maiatzaren 31n.

“Maiatzaren 31 Durangoko euskaltzaleak batzeko eguna izatea nahi dugu, durangarrak euskararen alde biltzeko eguna. Ehundaka eta ehundaka lagun izan gara Berbaroren proiektuaren alde ekin dugunak, ekiemenetan parte hartu duguank, hezitzaile moduan ibili garenak… Horiek guztiak elkartu eta Berbaroren 35. urteurrena ospatzeko eguna izango da maiatzaren 31koa”.

Egitaraua:

18:00: Umeen txokoa: serigrafía tailerra, txapa tailerra…

20:00: Antzerkia: ni eta nitarrak, Iholdi Beristainen eskutik.

20:45: Ekitaldia: Bagara nor

21:00: Trikipoteoa Alde Zaharrera

Informazio gehiago, hemen.

UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea ireki dute

Ekainaren 6tik uztailaren 10era egingo dira ikastaroak, eta aurtengo eskaintza askotarikoa eta oparoa da.

Euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian: egoerak eta aukera saioaren bitartez hasiko dira ikastaroak Iruñean, ekainaren 6an: “Euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian konplexua da. Hiru estatus oso desberdin ditugu Nafarroa Garaian, Ipar Euskal Herrian, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan (EAE). Gaia pil-pilean dago azkenaldian EAEn euskara nozitzen ari den oldarraldi judizialagatik. UEUk jardunaldi hau ikuspegi zabaletik planteatzen du, egungo koiunturaz haratago, gure esparrukoa den ekarpen akademikoa eginez”.

Aipatutako ikastaro horren ondotik euskararen inguruan ardaztuko diren beste bi ikastaro izango dira: Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik Tolosa, ekainak 13, eta Euskarazko Rol Jokoen Olatu Berria: azken urteetako proposamenak ezagutu, ulertu eta jokatzeko tartea Eibar, ekainak 15.

Ikastaroen zerrenda osoa, hemen.

“Euskarazko kultur transmisiorako giltzak irakaskuntza arautuan” jardunaldia ondu du Loraldiak Euskararen Etxean

Loraldiak eskola topaketa antolatu du euskal kulturaren transmisioaz eztabaidatzeko hezkuntza ingurunean, Euskarazko kultur transmisiorako giltzak irakaskuntza arautuan izenburupean.

Jardunaldia Bilbon kokatutako Euskararen Etxean egingo da, maiatzaren 17a, 10:00etatik 12:00etara.

“Hezkuntza arlora zuzenduta, esperientzia ezberdinak partekatzea du helburu (jardunaldiak), Loraldia Eskolaren proiektua ezagutaraztearekin batera”. Modu presentzialean eta streaming bidez parte hartu ahalko da.

Egitaraua:

9.30-10:00: Harrera kafea

10:00-10:10: Ongi etorria eta aurkezpena

10:10-10:50: Hezkuntza ingurunean euskal kulturaren transmisioa jorratzen duten proiektuen aurkezpenak:

  • Euskararen Etxea. Iurdana Acasuso Euskararen Etxeko zuzendaria
  • Idazleak ikastetxeetan. Euskal Idazleen Elkartea. Garazi Albizua idazlea eta EIEko teknikaria
  • Bertso eskola. Bertsozale Elkartea. Oihane Perea Perez de Mendiola Arabako Bertsozale Elkartean hezkuntzako proiektuaren arduraduna
  • Loraldia Eskola. Loraldia. Erika Uranga Loraldia Eskolako arduradun pedagogikoa

11:00-11:50: Mahai-ingurua

11:50-11:55: Ondorioak

11:55-12:00: Agurra

Izena emateko, hemen.