Udako eskaintza: Euskararen Interpretazio Zentrora bisita, “Euskal Alien Nazioa” eta “Hostopostoak”

2022-06-21

Bilboko San Ignazio auzoan kokatutako Euskararen Etxeak hiru zerbitzu berezi eskainiko ditu uda osoan:

Euskararen Interpretazio Zentroa, bisita

Euskararen bidaia irudikatzen duen tren geltoki bat da Euskararen Interpretazio Zentroa. Bertan, modu atsegin eta erakargarrian euskarari buruzko zehaztasunak ezagutzeko aukera izango duzu. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edota frantsesez bisita daiteke eta doako bisita gidatuak eskaintzen ditugu. Bakarka edota taldean bisita daiteke.

“Euskal Alien Nazioa”, ihes-gela

Halaber, irailaren 1ean ezereztuko da Euskararen Etxean kokatutako Euskal Alien Nazioa ihes-gela. Ordura arte, goizez eta arratsaldez egiteko aukera izango duzue. Horretarako, hartu telefonoa eta deitu:  94 402 80 81.

Parte-hartzaileek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute aretotik atera ahal izateko.

“Hostopostoak”, haurrentzako programa

Era berean, Hostopostoak haurrentzako programa ludikoan parte hartzeko aukera izango da, astelehenetik larunbatera, goizez. Mahai-jolas erraldoi baten itxura dauka jarduerak, eta basoan bizi diren izaki bizidun maitagarri batzuk dira bere protagonistak.

Helburua euskaraz jolastea da, familiarekin, aisialdiko taldearekin edo udaleku kideekin, euskara indarberrituz, talde-loturak sendotuz eta jolas kooperatiboa sustatuz.

Informazio gehiago: www.euskararenetxea.eus