Lau areto erabilgarri, Euskararen Etxean

2020-09-04

Covidaren ondorioz, egun, gune itxien kudeaketak kezka handia sortarazi du erakunde, elkarte eta bestelako eragile publiko
eta pribatuen artean. Izan ere, distantzia soziala mantentzea ezinbestekoa da birusaren hedapena kontrolatzeko.

Hori dela eta, Euskararen Etxeak euskal gizartearen esku jarri nahi ditu bere eraikinean dauden lau aretoak: Hitz aretoa, Berba aretoa, Mintzo aretoa eta Ele aretoa.

Hala, Euskararen Etxeko espazioak euskara helburu edo misio duten entitate eta elkarteentzat dira. Espazio horiek aurkezpen, prestakuntza edota bileretarako balia daitezke.

Espazio guztien erabilera doakoa da eta erreserba egitea ezinbestekoa da. Hartara, espazioa kudeatzea hain kontu garrantzitsua den garai honetan, gogoratu Euskararen Etxean lau areto ditugula erabilgarri, besteak beste, bilerak, jardunaldiak, trebakuntza-saioak, lan-saioak eta aurkezpen-ekitaldiak egiteko.

Osasun neurriak bermatzeko aretoaren edukiera erdira murriztu dugu. Denon osasuna zaindu ahal izateko, aretoen erabilera eguna eta ordua aurrez erreserbatzea ezinbestekoa da. Erreserbak telefonoz edo emailez egin daitezke: info@euskararenetxea.eus – 944 028 081