Hemendik aurrera Euskararen Interpretazio Zentrora etortzeko ez da covid ziurtagiririk beharko

2022-02-02

Ikastetxeek covid ziurtagiria aurkeztu beharrik gabe bisitatu ahalko duzue Euskararen Interpretazio Zentroa, eta baita eskola programan parte hartu ere.

Dena den, guztion beharretara egokitzeko asmoz, online bisita egiteko aukera eskaintzen ere jarraitzen dugu.

  • Ikastetxeentzako eskola programa

Ikastetxeek Euskararen Interpretazio Zentroko bisitaz gainera, eskola programa egiteko aukera dute, hau da, lantegi batean parte hartzeko aukera eskaintzen dizuegu.

Hartara, Interpretazio Zentrora egindako bisitan euskararen historia, jatorria edota egoerari buruzko informazio baliagarria jasoko dute ikasleek. Era berean, euskararen erabilera eta sustapenarekin lotutako lantegi batean parte hartzeko aukera ere izango dute.

Jarraian, Eskola-programaren berri ematen duen bideoa ikus dezakezue:

Egin erreserba!