Online plataforma baten bidez Euskararen Interpretazio Zentroko gidari espezializatu batek bisita dinamiko eta parte hartzaile bat eskaintzen du. Euskararen ibilbidea eta egoera ezagutzeaz gain, esperientziak partekatzeko eta hausnartzeko aukera ere eskaintzen du.
TALDEAK
Euskararen Interpretazio Zentroan aurki daitekeen informazioa jasoko du taldeak modu erraz eta motibagarrian. Besteak beste, euskaltegi, aisialdi talde edota adinekoen taldeek parte har dezakete.
NORBANAKOAK
Euskararen inguruko informazio argigarri eta interesgarria eskaintzen zaio bisitariari. Euskararen historian edota egoeran interesa duen edonork egin dezake erreserba.
Bisita ordutegia:
Goizez: 10:00 – 14:00 (orduro)
Arratsaldez: 16:00 – 19:00 (orduro)
Iraupena:
45 minutu
Prezioa:
Doan
Zer behar da online bisita egiteko?
• Interneteko konexioa
• Kamera eta mikrofonoa dituen ordenagailua.
• Bisita jarraitu ahal izateko pantaila handi bat gelan.