Euskararen Interpretazio Zentroa zabalik egongo da Aste Santuan

2024-03-04

Aste Santuan, Euskararen Interpretazio Zentroko (EIZ) ateak zabalik egongo dira; beraz, bisitariek zentroa bisitatzeko aukera izango dute.

EIZk ondoko ordutegia izango du udaberriko oporraldian:

Martxoak 28 eta 29: 10:00 – 14:00

Martxoak 30: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00

Martxoak 31 eta apirilak 1: itxita

Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) Bilboko San Ignazio auzoan kokatutako Euskararen Etxean dago, eta duela urtebete inguru bere osotasunean berritu zen.

EIZko erakusketak euskararen bizindarra eta aniztasuna transmititu nahi ditu, eta, era berean, norberaren inplikazioa aldarrikatzen du.