18 urte bitarteko haur eta nerabeei
zuzendutako “Koldo Mitxelena” literatura lehiaketaren 32. edizioa abiatu du Donostiako
Udalak; lanak otsailaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dira; originalak
beharko dute izan.
Lehiaketan sei kategoria izango
dira: komikia, komiki digitala, olerkia, ipuina, bertso papera eta mikroipuina.
Epaimahaia hauexek osatuko dute:
Yolanda Arrieta, Beñat Gaztelumendi, Ana Malagon, Iñaki Martiarena Mattin, Inazio Mujika eta Arantxa
Urretabizkaia.
Kategoria eta lehiaketa bakoitzeko
saritu bakarra izango da.
Sari banaketa ekainaren 5ean egingo da Udaletxeko Pleno Aretoan.
Musika esperimentalaren
inguruan ardazten denHegoa Diskak
diskoetxea abiatu du Londresen finkatutako Mikel Acosta musikariak. Zigiluaren
lehenengo erreferentzia Angel Katarain ibilbide
luzeko musikari, ekoizle eta soinu teknikari ordiziarraren lan elektronikoa
izango da.
Katarainen
disko homonimoak bederatzi doinu biltzen ditu, bere lantoki IZ estudioan
grabatutakoak, Donostian, 1983etik 1993ra bitarte. Acostaren hitzetan, “estudioko
esperimentu elektroniko bitxiak dira, dantza-pista huts baten eta esperientzia
zinematografiko baten artean kokatzen direnak. Urrunetik entzuten diren ahotsak
eta gitarra elektriko distortsionatuek Alemaniako elektronikako lehen
esperimentatzaileen, post-punk-aren eta coldwave-aren eraginak islatzen dituzte”.
Binilozko
LPan argitaratuko da diskoa, eta Acostak hiru kantu jarri ditu entzungai
Acostak Hegoa zigiluaren bandcamp-ean.
Acostak,
bestalde, hamar urte inguru daramatza Londresen bizitzen, eta bertan harremanak
egin ditu euskal musikariekin. “Duela bederatzi urte Erresuma Batura joan
nintzenetik, harreman handia egin dut euskal musikariekin. Atzerrian bizitzeak
eta euskal musikarekiko benetako interesa duen jendea ezagutzeak ikuspegi
desberdina eman dit eta nire kultura-ondarea hobeto ulertu dut. Zerbait egin
beharra sentitu nuen jendearekin partekatzeko”.
Bertsozale.eus
webgunean jasotzen denez, lehiaketaren xedea “bertsoaren aldaera guzien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago
dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da”.
Lanak otsailaren 28ra
arte bidali ahalko dira, eta bi kategoriatan lehiatuko dira: gazteak eta
helduak. Martxoaren 20an, halaber, Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren epaia
jakinaraziko da.
“Bertsopaper lehiaketa
honen helburua bertsoaren aldaera guzien presentzia bermatzeaz gain, plazatik
harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da. Izan ere, tradizioz,
Ipar Euskal Herrian, eta Euskal Herri osoan oro har, bertso idatziak leku
handia izan du. Tradizio hori bermatu eta hedatu nahi dugu, Aitor Sarasua
bertsogintzan eta Ipar Euskal Herriko bertso irakaskuntzan eta sustapenean hain
leku garrantzitsua izan duena omentzearekin batera”.
‘Miñan’, migranteak eta euskaldunak(Susa, 2019) Amets Arzallusek idatzitako liburua
izango dute hizpide martxoaren 3an, 18:00etan (ordua aurreratu daiteke, osasun
egoera tarteko) Deustuko Berbaizu elkarteko Irakurleen Txokoak. Saioa Bilboko
San Iganazio auzoan dagoen Euskararen Etxean.
Arzallusen lanak Ibrahima Balde ginearraren bizipenei ematen
dio ahotsa. Izan ere, Irungo harrera sarean ezagutu zuten elkar, Amets Arzallus
asiloa eskatzen dutenei tramitazioa egiteko laguntzen zebilela. Solasaldi
horretan hezurmamitutako harremanaren emaitza da beraz Arzallusen nobela.
Anaia desagertuaren bila hartu zuen Ibrahima Baldek Europarako bidea,
sorterria, familia eta bere bizitza atzean utzita. Bidaiaren kronika da Miñan, Balderen ahotsaz eta Amets Arzallusen hitzez sortutakoa.
Idazlearen hitzetan, “Mediterraneoa zeharkatzen dutenek
deshumanizatzea ezinbestekoa dute,
beraien heriotzen, kanporatzeen
edota ilegalizatutako bizitzen gaineko
ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da, eta, beraz,
unibertsala”.
Igor Legarreta zuzendari bilbotarraren bigarren film luzea da Ilargi guztiak, eta Itziar Ituño, Haizea Carneros eta Josean Bengoetxea ditu protagonista. Euskararaz filmatua, banpiroen mitoaren inguruan ardazten da.
Beldurrezko
filmetatik urrunduz, drama fantastikoa da Ilargi
guztiak. Hala, filmak tratamendu naturalista eskaintzen du eta pisu
dramatikoa narrazio existentzialean jartzen du, kontakizun erromantiko
bihurtzeko: Azken gerra karlistaren garaian, neska bat umezurztegi batetik
erreskatatu du basoaren sakonean bizi den emakume misteriotsu batek. Zaurituta
dago neskatoa, eta hiltzeko zorian dagoela, aingeru bat ikusi duela sinetsiko
du, neskatoaren bila etorri den aingerua, zerura eramateko. Laster jakingo du
baina, egun berriaren egunsentian, izaki arraro horrek betiko bizitza eman
diola konpainiaren truke.
Igor Legarretak
Cuando dejes de quererme filma
estreinatu zuen 2018an. Ilari guztiak, beraz, bere bigarren lan luzea da.
Legarretak Jon Sagalá (La sala, 2019; Bosque de sombras, 2006) gidoilariarekin idatzi du filma.
Filmaren protagonista Haizea Carneros (12 urte) aktorea da eta hau bere lehen antzezpen-lana da. Carnerosekin batera aktore ezagun ugari aritu dira; tartean, Itziar Ituño (La casa de papel, 2017-gaur egun; Loreak, 2014) eta Josean Bengoetxea (Oreina, 2017, Malas Temporadas, 2005). Gainerako aktoreak Lier Quesada (Un otoño sin Berlín, 2015), Zorion Eguileor (El Hoyo, 2019, Agur Etxebeste!, 2019) eta Elena Uriz (Akelarre, 2020; Tasio, 1984) dira.
Elkar
fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko idazleak euskaraz idaztera
lehiatzeko xedearekin, EKE-Elkar literatura beka eratu dute. Bi urterik behin idazlanaren
generoa aldatu egiten da. Hala, 2021eko
deialdi honetan, komikia edo nobela grafikoa izango da generoa.
Deialdian
Iparraldeko edonork parte har dezake, adin mugarik gabe.
Laguntzaren
oinarrietan jasotzen denez, “lehiaketan parte hartu nahi duenak, hiru aldakitan
eta bere benetako izena agerian jarri gabe, honakoak bidali beharko ditu bere
egitasmoarekin batera:
Landu nahi
duen proiektuaren aipamen laburra, 2-4 orrialdekoa, ezaugarri nagusiak agertuz,
hala nola, luzera, estiloa, zergatiak, iturriak, egitura, helburua edo egoki
idurituko zaion beste edozein xehetasun.
Obraren
erakusgai edo lagin bat 4-5 orrialdekoa.
Gutunazal
hetsia, kanpoko aldean idazlanaren izenburua izango duena eta barruan egilearen
izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia”.
6.000
euroko diru saria izango du bekak, eta maiatzaren 31 arte dago epea egitasmoak
aurkezteko. Ekain amaieran jakinaraziko da proiektu irabazlea epaimahaiak eta
datorren urteko martxorako egin beharko da lana.
Orain, euskaltegiek online plataforma baten bidez egin dezakete Euskararen Etxeko bisita, euskaltegietatik konektatuz; Euskararen Interpretazio Zentroko edukiak modu dinamiko eta parte-hartzailean jasoko dituzte ikasleek, gidari espezializatu baten eskutik.
COVIDak eragindako egoerari erantzunez, aurrerantzean, euskaltegiek Euskararen Interpretazio Zentroko bisita online egiteko aukera dute.
Ikasleentzat bestelako esperientzia bat da. Klaseko jardunean txertatzeko egokia da.Euskararekiko motibazioa sendotzeko aproposa.
Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu
ahalko dira. Album ilustratu bezala ulertzen dira testua eta irudia elkarren
osagarri dituzten lanak: “Lanak euskaraz idatziak,
jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Ez da onartuko beste inondik moldatutako lanik,
ezta aurretik saririk jaso duenik ere”.
Aurkezteko epea maiatzaren 7an amaituko da eta epaimahaiak ekainaren 30a hartuko du erabakia. Sari bakarra izango da, 5.000 eurokoa; lan
saritua Pamiela argitaletxeak plazaratuko
du.
“Lehiaketan parte hartzen duten
egileek albumaren maketa aurkeztu beharko dute, hau da, azken bertsioa inprimatuta,
bukatutako albumean agertuko liratekeen testu zein ilustrazioekin. Ez da maketa
koadernatu beharrik, nahikoa da maketa modu xume batez jostearekin (grapekin,
uztaiekin, espiralarekin e. a.). Horretaz gain, maketaren kopia bat bidali
beharko dute: pdf formatuan, lan osoa fitxategi bakarrean. Kopia pendrive
batean entregatuko dute (aholkatzen da fitxategiek ez izatea 20 mega baino
gehiago). Albumaren testua ere aurkeztu beharko dute, word formatuan (pendrivean
sartu beharko dute). Egileek nahi badute, irudi originalak bidal ditzakete
epaimahaikideek jatorrizko lana ikus dezaten.
Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira, eta lanarekin batera,
gutun-azal itxi bat aurkeztuko da datu pertsonalekin. Helbide honetara bidaliko dira: Etxepare Saria,
Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa)”.
Euskaltzaleen Topaguneak ondutako “Mintzalaguna
elkarrekin!” ekimenaren bigarren deialdia zabalik da. Ekimenak euskaraz aritzeko
gune eta uneak sortzen ditu. “Mintzalagunek elkarrekin euskara bizi eta
erabiltzen dute”.
Topaguneak jakinarazi duenez, “urrian
ikasturtea hastearekin batera, Mintzalagun talde berriak sortu ziren.Urtarrilean
komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko du, bigarren izen emate deialdiari esker.Mintzalaguna euskara bizi eta erabiltzeko
aukera paregabea da”.
Hala, 7.000 lagun
elkartzen dira mintzapraktika saioetan, eta horrekin batera, aisialdi
esperientziak partekatzen dituzte.
“Uda ondoren,
asteroko hitzorduei ekin zieten, elkarrekin esperientzia aberasgarriak
bizitzeko gogoz. Urtarrilean berriz ere mintzapraktika egiteko bilduko dira,
bigarren deialdian bat egin duten mintzalagun berriekin batera”.