Euskaltegietako ikasleek online bisita dezakete Euskararen Interpretazio Zentroa

2021-01-18

Orain, euskaltegiek online plataforma baten bidez egin dezakete Euskararen Etxeko bisita, euskaltegietatik konektatuz; Euskararen Interpretazio Zentroko edukiak modu dinamiko eta parte-hartzailean jasoko dituzte ikasleek, gidari espezializatu baten eskutik.

COVIDak eragindako egoerari erantzunez, aurrerantzean, euskaltegiek Euskararen Interpretazio Zentroko bisita online egiteko aukera dute.

Ikasleentzat bestelako esperientzia bat da. Klaseko jardunean txertatzeko egokia da. Euskararekiko motibazioa sendotzeko aproposa.

Ondoko gaiak landuko dira:Euskararen jatorria, Euskararen aniztasuna, Euskararen aldeko lana eta Euskararen biziberritzea

Euskararen ibilbidea eta egoera ezagutzeaz gain, ikasleen esperientziak partekatzeko eta taldean hausnartzeko parada ere eskaintzen du.

Erreserbak: 944 028 081 (Erreserbak gutxienez bisita eguna baino hiru egun lehenago egin beharko dira).

Informazio gehiago