Akademiakideek martxoaren 26a baino lehen eman
behar dute bost hauetako baten aldeko botoa: Luis Garderen Aireportuko musika, Pello Lizarralderen Argiantza, Uxue Alberdiren Dendaostekoak, Idoia Garzesen Mendiko gaitza eta Joxean Agirreren Nobela errealista bat.
111 akademiaren arabera, “2020. urtean euskal literaturak utzitako uzta zabaletik bost
horiek izan dira urteko libururik gogokoena hautatzeko bidean lehenengo bozketa
txanda gainditu eta bigarrenera igaro direnak”.
Akademiak, apirilaren
azkenean jakinaraziko du 2020ko 111 Akademiaren Saria.
Xake Produkzioak antzerki-taldearen antzezlanak maskulinitatea jorratzeko
duen “modu originala” azpimarratu du epaimahaiak. Horrekin batera, obra “bikaina” dela adierazi du aho batez epaimahaiak.
Martxoaren 27an egingo dute saria banatzeko ekitaldia, Viktoria
Eugenia antzokian, eta bertan taularatuko dute berriz obra.
Iragan irailean, Xake Produkzioak konpainiak Fadoak entzuten zituen gizona obra estreinatu
zuen Tolosako Leidor Antzokian. 2019an Eusko Jaurlaritzako Antzerki Testuen
idazketarako diru laguntza eta Hitzartutako Zirkuituko Produkziorako diru
laguntza jaso ondotik, konpainaik bere hirugarren antzezlana estreinatu zuen,
konpainiaren bosgaren urteurrenarekin batera.
Orain, XXI. Donostia Antzerki Saria irabazi du: 12.000 euro eta Juan Luis Goenagaren
margolan bat jasoko ditu konpainiak. Halaber, martxoaren 27an, Antzerkiaren
Nazioarteko Egunean, egingo dute saria banatzeko ekitaldia, Viktoria Eugenia
antzokian, eta bertan taularatuko dute berriz obra.
Honatx obraren sinopsia: “Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere, Masku izeneko pertsonai misteriotsuak baldintzatuko duelako”.
Euskal Kultur Erakundeak
Ibilki
programaren 8. edizioa abiatu dut: “Gobernuaren erabakiek ahalbidetuko
dutelakoan, maiatza bukaera arte, publikoak euskal antzerkiaren kalitatea eta
aniztasuna deskubritzeko aukera berri bat izanen du Azkainen, Baionan,
Bidarten, Ziburun, Hendaian, Maulen, Baigorrin eta Donibane Lohizunen antolatu
zortzi antzezlanen bidez”.
Euskal Herriko zortzi
antzerki talderen hogei bat emanaldi bilduko ditu egitarauak.
Bada, Ibilki programa, gaur,
martxoaren 9an, hasiko da Baionan, Atx Teatroa konpainiaren Tomiris antzezlanarekin. Mendekuaren inguruko
antzezlana da, indarkeria matxistaren inguruan ardazten dena, eta errealitatea
eta fikzioa nahastu egiten dira. Sentsuala eta era berean gordina da obra,
erreala eta fantastikoa.
Xake Produkzioak, Bonbon Beltz Konpainia eta Eleka
Konpania dira zikloan parte hartuko duten beste antzerki-talde batzuk.
Informazio guztia, hemen.
Eusko Jaurlaritzaren 13/2021 DEKRETUA,
martxoaren 6koaren arabera, museo,
erakusketa-areto, monumentu eta bestelako kultura-ekipamenduetan, talde-bisitak 6 pertsonakoak izango dira,
monitorea edo gida kontuan hartu gabe, betiere, ezinbesteko osasun-neurriak
ezarrita. Azkenik, eskola-talde egonkorrak gidari bakarrarekin joan ahal
izango dira museoetara.
Bada,
Euskararen Etxeko kasuan:
Euskararen Interpretazio Zentroko talde-bisitak sei pertsonakoak izan
ahalko dira, gidaria
aintzat hartu gabe.
Horrekin batera,Euskal
Alien Nazioa ihes-gelan 6 laguneko taldeak onartuko dira (orain
arte 4ko taldeak ziren).
Gogoratu
ikastetxeek Euskararen Interpretazio Zentroko bisitaz gainera, Eskola
programaegiteko aukera dutela, hau da, lantegi batean parte hartzeko
aukera eskaintzen dieguela ikasleei.
Hartara, Interpretazio
Zentrora egindako bisitan euskararen historia, jatorria edota egoerari buruzko
informazio baliagarria jasoko dute ikasleek. Era berean, euskararen erabilera
eta sustapenarekin lotutako lantegi batean parte hartzeko aukera ere izango
dute.
Jarraian, Eskola-programaren berri ematen duen bideoa ikus dezakezue:
Berria-k ondutako Sortzaileak garai pandemikoan online mintegian parte hartuko
dute Leire Iribarne Diabolo Kiwi
musika taldeko kideak, Ander Lipus
aktoreak eta Nerea Ibarzabal Txakur
Gorria sormen taldeko kideak. Ane Eslava
kazetaria bestealde, moderatzaile arituko da.
Mintegia etzi, martxoak 10, egingo da,
19:00etatik aurrera, online, Zoom bidez.
“COVID-19aren pandemiak gogor jo du kultura,
eta kalterik handienak pairatu dituzten sektoreetako batzuk dira arte
eszenikoak, bertsolaritza eta musika. Horietan aritzen diren hiru
sortzailerekin aztertuko dugu zeintzuk izan diren eragin nagusiak, beren
esperientzia pertsonaletan oinarrituta”.
Bilbon dagoen Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroan abiatu da Euskal Alien Nazioa ihes-gela otsailaren hasieran. Aste Santuari begira, ihes-gela arratsaldero bisitatu ahalko da, martxoaren 29tik apirilaren 10era, jaiegunetan izan ezik: lehenengo txanda, 16:15 – 17:15 eta bigarren txanda, 17:45 – 18:45
Parte-hartzaileek
euskarari lotutako zientzia fikziozko
misterioa askatu beharko dute aretotik atera ahal izateko: “2155.
urtean gaude. Estralurtarrak Euskal Herrira iritsi berri dira euskararekiko
mirespenak itsututa. Beraien espazio-ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik
ikus daiteke. Beraien helburua argia da: euskara hartu eta beraien bizilekura
eraman…”.
Iraupena: ordubete.
Tokia: Euskararen Interpretazio Zentroa (Euskararen Etxea).
Jokalari kopurua: 6 gehienez.
Adina: 13 urtetik aurrera. Taldean, gutxienez, adin nagusiko batek egon beharko du.
Prezioa: doan
Egunak:martxoaren 29tik apirilaren 10era, arratsaldero (jaiegunetan izan ezik)
Itxaro Borda, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkiziak zuzendutako Hizketaldi Handia: Non dago Lekeitio? mahai-inguru zikloa hasiko da bihar, Tabakaleran.
2021eko udaberrian, Tabakaleran egingo den Komunikazio-Inkomunikazio erakusketa-proiektuaren baitan egingo da berbaldia. Komunikazio-Inkomunikazio egitasmoak askotariko jarduerak bilduko ditu : hitzaldi, mintegi, erakusketa eta musika.
Tabakaleraren arabera, “egitasmo honek, Mikel Laboaren Lekeitioak izeneko obra esperimentalak ditu abiapuntu, eta bereziki du aztergai Lekeitioetan gauzatzen den materia desberdin eta askotariko jatorrien arteko lotura: musika eta herri kultura, abangoardia literario eta artistikoetatik eratorritako piezak eta ahozkotasuna, hizkuntza(k) eta hizkeren arteko gurutzatzeak eta borrokak, edo muntaiaren eta itzulpenaren erabilpena”.
Martxoaren 9tik 29ra bitarte egingo da Bilboko
Loraldiaren zazpigarren edizioa. Jaialdia 13 gunetara zabalduko da Sormenari zor lelopean. Ohikoa denez, diziplina ugari uztartuko ditu
Loraldiak.
“Sormenari zor da aurtengo festibalerako
aukeratu den lema eta Loraldian gertatuko denaren erakusle da. Diziplina anitz,
askotariko formatuak eta mota ezberdinetako ekintzak burutuko dira. Aurtengo
edizioan teatroa, dantza, musika, literatura, zinema, artea eta bertsolaritza
presente izango dira”.
Edizio honetan euskal kulturako zenbait
erreferente omenduko ditu jaialdiak, besteak beste, Xabier Lete, Joseba Sarrionandia eta Agustin Xaho.
Horrekin
batera, emakume gazte askok parte
hartuko dute. “Aurtengo edizioak ahotsa emango die sortzaile gazte askori,
baita hainbat emakumeri ere: Idoia
Azurmendi, Olatz Salvador, Ainhoa Urgoitia, Garazi Etxaburu… Hori dena
gutxi balitz, Gaztea sarietan arrakasta izugarria izan duen Zetak musika taldea datorkigu gurera,
eta diziplina ugari uztartuko ditu Loraldiak: dantza eta bertsoa, txalaparta eta
klakea…”.
Zetak
taldearena izango da, hain zuzen, egitarauko ekitaldi garrantzitsuena gazteen
artean lortu duen arrakastaren ondorioz. Emanaldia martxoaren 12an izango da: “Zetak
taldeak Zeinen ederra izango den diskoaren
ikuskizuna plazaratuko du Arriagako eszenatokian. Pello Reparaz musikariak
sortu du proiektu ikusgarri hau musika elektronikoa euskaraz egiteko xedearekin”.
Aurtengo edizioak,
gainera, berritasun batzuk ditu:
kabareta, rol jokoak, autogida…
Deustuko Berbaizu elkarteak Euskararen Etxean egingo du Irakurleen Txokoaren hurrengo hitzordua, etzi, martxoak 3, 18:00etatik aurrera. Saio horretan Amets Arzallus bertsolari eta idazleak parte hartuko du eta Miñan (Susa) liburua izango du hizpide.
Arzallusen lanak
Ibrahima Balde ginearraren bizipenei ematen dio ahotsa. Izan ere, Irungo
harrera sarean ezagutu zuten elkar, Amets Arzallus asiloa eskatzen dutenei
tramitazioa egiteko laguntzen zebilela. Solasaldi horretan hezurmamitutako
harremanaren emaitza da beraz Arzallusen nobela. Anaia desagertuaren bila hartu
zuen Ibrahima Baldek Europarako bidea, sorterria, familia eta bere bizitza
atzean utzita. Bidaiaren kronika da Miñan,
Balderen ahotsaz eta Amets Arzallusen hitzez sortutakoa.
Idazlearen hitzetan, “Mediterraneoa zeharkatzen dutenek
deshumanizatzea ezinbestekoa dute, beraien heriotzen, kanporatzeen
edota ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza
horietako bakoitza bakarra da, eta, beraz, unibertsala”.