1.748 ikaslek parte hartu dute Euskararen Interpretazio Zentroko online bisitan lehenengo hiruhilekoan

2021-02-22

COVID 19ak eragindako osasun egoera larria dela eta, Euskararen Etxeko Interpretazio Zentroko bisita online abiatu genuen ikastetxeentzat 2020ko azaroaren 16an. Harrezkeroztik, ia hiru hilabete igaro direnean, 18 ikastetxetako 1.748 ikasle konektatu dira bisitara.

Ikastetxe horietatik 7 Gipuzkoak dira eta 11 Bizkaikoak. Guztira 72 taldek parte hartu dute ikastetxeei zuzendutako online bisitan: 23 Gipuzkoakoak eta 49 Bizkaikoak.

Zerbitzu hau eskaintzen jarraitzen dugu, ikastetxeen artean izan duen harrera onaren ondorioz.

Erreserba egiteko edota bestelako xehetasunak hemen