Aurtengo lehen Hi(ZKI)bridoa urriaren 19an izango da: “Ahots Planeta podcasta, zuzenean”

2023-10-02

Azkue Fundazioak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) ekoitzitako literatura feministari buruzko Ahots Planeta podcastaren hirugarren edizioa aurkeztuko du zuzenean Idoia Carramiñana podcastgileak, Albina Stardust drag artista ondoan duela.

Euskararen Etxean egingo dute emanaldia, urriaren 19an, 19:30etik aurrera, Hi(ZKI)bridoak kultur egitaruaren barruan.

Ahots Planeta literatur-podcastaren 3. denboraldia abiatuko du emanaldiak: Idoia podcastgileak denboraldian zehar aipatuko diren gaiei helduko die Albina Stardust-ek lagunduta; norberarenetik eta jolasen bidez, baina literaturarekin lotura eginez betiere”.