18 eragilek eta 1.010 pertsonek erabili dituzte Euskararen Etxeko aretoak urtarriletik martxora bitarte

2022-04-26

Aurtengo lehengo hiruhilekoan, 18 eragilek erabili dituzte Euskararen Etxeko lau aretoak. Erakundeok antolatutako jardueretan, guztira, 1.010 lagunek parte hartu dute.

Eragile horietako batzuk hauexek dira: Ttap aldizkaria, Alkarbide, Loraldia, Mintzanet, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Emun, Tokikom, Ikastolen Elkartea, Gabriel Aresti Euskaltegia, 111 Akademia, Topagunea, IVAP, HABE eta Ikusi eta Ikasi programa.

Euskararen Etxeak euskal gizartearen esku jarri nahi ditu bere eraikinean dauden lau aretoak: Hitz aretoa, Berba aretoa, Mintzo aretoa eta Ele aretoa.

Euskararen Etxeko espazioak euskara helburu edo misio duten entitate eta elkarteentzat dira. Espazio horiek aurkezpen, prestakuntza edota bileretarako balia daitezke.

Egin erreserba, hemen.