“Komikiak aztertzeko gida bat” plazaratu du UPV/EHUk

2022-01-20

Oxford hiriko unibertsitateak iaz argitaratutako How to study comics & graphic novels gida euskaratu du UPV/EHUKo LAIDA Literatura eta Identitatea ikerketa-

Jatorrizko bertsioaren gidoia Enrique del Rey Caberok (Alcalako Unibertsitateko Juan de la Cierva doktoretza ondoko ikertzaileak) eta Michael Goodrumek (Canterbury Christ Church Unibertsitateko Historia Modernoko irakasleak) idatzi dute, eta Josean Morlesín Melladok marraztu du. Morlesín UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea eta LAIDA Literatura eta Identitatea ikerketa kidea. Itzulpenaz Juan Kruz Igerabide arduratu da.

UPV/EHUren arabera, “Fikziozko narrazioa funtsezkoa izan da zinemaren hastapenetik, eta gidoia da zehazki kontakizun horren lehen hazi edo abiapuntua. Irudiek euren kabuz komunikatzeko duten ahalmena dela eta, zinema gidoiak ikus-entzunezko hizkuntzak bere-berezko dituen ezaugarriak eta teknikak gaineratu dizkie ahozko eta idatzizko narrazio tradizionalen baliabideei. Berezitasun horrek gidoigintzari buruzko askotariko testuak eta argitalpenak eragin ditu azken urteotan. Horien artean nabarmenenak eta esanguratsuenak aukeratzea, eta haien edukiak eta irakaspenak biltzea da, hain justu, jarraian datozen orrialdeen xedea: fikziozko gidoigintzari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzea eta, nagusiki, lehen aldiz euskaraz egitea”.

Euskarazko bertsioak Alvaro Rabelli gidoilariak eta José Carlos Torre komikigileak idatzitako hitzaurrea dakar; amaieran, berriz, Nick Sousanis San Francisco State Universityko irakasleari egindako elkarrizketa biltzen da.

Gida PDF formatuan dago eskuragarri, hemen.