Ikasturte berriarekin batera, ikastetxeentzako bisita presentzialak abian Euskararen Etxean

2021-08-31

2021/22 ikasturtea hastear dela, ikastetxeek Euskararen Etxean dagoen Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera izango dute. Eskola-talde egonkorrak onartuko dira, gidari bakarrarekin.

Euskararen Interpretazio Zentroko bisitan euskararen historia, jatorria edota egoerari buruzko informazio baliagarria jasoko dute ikasleek. Egin erreserba.

Gogoratu ikastetxeek Euskararen Interpretazio Zentroko bisitaz gainera, Eskola programa egiteko aukera dutela; hau da, lantegi batean parte hartzeko aukera eskaintzen dieguela ikasleei: ikasleek euskararen erabilera eta sustapenarekin lotutako lantegi batean parte hartzeko aukera ere izango dute.

Jarraian, Eskola-programaren berri ematen duen bideoa ikus dezakezue: