“Hostopostoak” jolasean parte hartzeko aukera egongo da udako oporraldian

2022-06-08

Udan, Hostopostoak haurrentzako programa ludikoan parte hartzeko aukera izango da, astelehenetik larunbatera, goizez.

Mahai-jolas erraldoi baten itxura dauka jarduerak, eta basoan bizi diren izaki bizidun maitagarri batzuk dira bere protagonistak.

Helburua euskaraz jolastea da, familiarekin, aisialdiko taldearekin edo udaleku kideekin, euskara indarberrituz, talde-loturak sendotuz eta jolas kooperatiboa sustatuz.

Jolasaren bidez, esperientzia dibertigarria bizi nahi da euskaraz, bai eta taldeko harremanak hobetu ere. Euskararen balioa, errespetua, entzutea, elkarrizketa, sormena eta irudimena landu nahi dira.

Halaber, programan parte hartuko duten familia eta taldeek Hostopostoak eta ilargi-jaia ipuin-liburua jasoko dute doan: “Hostopostoak basoan esnatu dira, baina bat falta da. non ote dabil? tximeleta urduri dago, gaur ilargi-jaia delako eta oraindik ez dutelako afaria prestatu…”

Egin erreserba: 944 028 081