
Miren Agur Meabek idatzitako eta Gastón-ek ilustratutako Hostopostoak eta ilargi-jaia ipuina aurkeztuko dugu Euskararen Etxean.
Noiz: maiatzak 5, osteguna
Non: Euskararen Etxean
Ordua: 11:00etan
Aurkezpen-ekitaldian idazleak eta ilustratzaileak parte hartuko dute: Miren Agur ipuin-kontalari arituko da eta Gaston berriz, marrazketan.
Hostopostoak izenpean, Euskararen Etxean egiten diren familia-programa eta LH1, LH2 eta LH3 ikasleei zuzendutako Eskola Programa biltzen dira. Hostopostoak eta ilargi-jaia bi jarduera horietara gehituko da.
