Hi(ZKI)bridoak 2021: gonbidapenak eskuratzeko zehaztasunak

2021-09-09

Irailaren 23an hasiko da Hi(ZKI)bridoak kultur egitarauaren bigarren edizioa Euskararen Etxean. Egun horretan Ibon RG eta Enrike Hurtado musikariek Joxan Artzeren ondaretik abiatutako oMOrruMU baMAt ikuskizuna aurkeztuko dute. Gonbidapenak Hamar egun lehenagotik eskuratu ahalko dira, alegia, irailaren 13tik aurrera. Telefonoz (94 402 80 81) edo Euskararen Etxean bertan, betiere daten barruan.

EKITALDIA GONBIDAPENAK EMANALDIA
oMOrruMU baMAt Irailak 13 Irailak 23
Dendaostekoak Irailak 27 Urriak 7
Mirande Urriak 19 Urriak 29
Zientzia Fikziozko Bertso saioa Urriak 30 Azaroak 11
Anari Abenduak 7 Abenduak 17