Irailaren 23an hasiko da Hi(ZKI)bridoak kultur egitarauaren bigarren edizioa Euskararen Etxean. Egun horretan Ibon RG eta Enrike Hurtado musikariek Joxan Artzeren ondaretik abiatutako oMOrruMU baMAt ikuskizuna aurkeztuko dute. Gonbidapenak Hamar egun lehenagotik eskuratu ahalko dira, alegia, irailaren 13tik aurrera. Telefonoz (94 402 80 81) edo Euskararen Etxean bertan, betiere daten barruan.
EKITALDIA | GONBIDAPENAK | EMANALDIA |
oMOrruMU baMAt | Irailak 13 | Irailak 23 |
Dendaostekoak | Irailak 27 | Urriak 7 |
Mirande | Urriak 19 | Urriak 29 |
Zientzia Fikziozko Bertso saioa | Urriak 30 | Azaroak 11 |
Anari | Abenduak 7 | Abenduak 17 |