“Hitz Esana” aurkeztuko du Mejillon Tigre kolektiboak ostegunean, Bilboko Berreginen Museoan

2022-11-03

Iaz abiatutako Hi(ZKI)bridoak laguntzaren lehen deialdiaren irabazlea izan zen Hitz Esana lana, Eider Perez Martinezek eta Ane Garcia Lopezek osatutako Mejillon Tigre taldeak aurkeztu zuena.

Laguntza horren ondorioz, 3.000 euroko jaso zuen taldeak. Horrekin batera, ikuskizuna 2022ko Hi(ZKI)bridoak egitarauan estreinatzeko konpromisoa hartu zuen.

Bada, ostegunean, azaroak 10, estreinatuko du Mejillon Tigrek Hitz Esana Bilboko Berreginen Museoan, 19:00etatik aurrera.

“Poemak eta hitzak mutakorrak dira ahoz gora irakurtzen dituen gorputzaren arabera. Gure erreferenteek nolako soina edo ahotsa dute? Irakurketa dramatizatua, erritmoa, esan nahi duguna eta esateko modua, poesia, musika, gorputz adierazpena eta performancea uztartuz”

Gogoratu, halaber, Hi(ZKI)bridoak laguntzaren bigarren edizioa abian dela.