“Hi(ZKI)bridoak kultur egitarauaren hirugarren edizioa Bilboko Berreginen Museoan egingo da

2022-06-22

2022ko irailetik azarora bitarte egingo da Hi(ZKI)bridoak. Literatura Mutanteak kultur zikloaren hirugarren edizioa, zeinak lau ekitaldi bilduko dituen. Aurten, leku aldaketa bat gertatutako, Euskararen Etxean egingo diren obrak tarteko. Hala, 2022ko ikuskizunak Bilboko Berreginen Museoan egingo dira.

Horrekin batera, aurten, Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntzaren bigarren deialdia abiatuko dugu irailean. Laguntzak 3.000 euroko saria bideratuko du 2023ko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko.

Hi(zki)bridoak literaturaren eta ahozkotasunaren arteko mutazioak dira. Letrak, soinuak, bertsoak eta irudiak eraldatzen dituzten ekitaldiak. Emaitza literatura mutanteak dira, zentzu zabalenean.

EGITARAUA: 

IRAILAK 22, OSTEGUNA: Frankenstein agurgarria, Ana Galarraga, Petti

Hartu Frankenstein liburua (Mary Shelley, 1818). Atera erraiak. Nahasi esperimentu zientifikoekin, Despentesen pentsamenduarekin, lurpeko gorpuekin eta bihotz usteldu gabeekin. Gehitu etika eta astindu feminismoarekin. Jantzi Pettiren musikarekin. Entzun Ana Galarragaren eta bien ahots eta gorputzetatik.

  • URRIAK 6, OSTEGUNA: Gu gabe ere. Biharamunean Itziar Ugarte, Mikele Landa

Gu gabe ere liburuaren eszena gaineko hedatze bat da emanaldia, Itziar Ugarte Irizarren eta Mikele Landa Eigurenen eskutik. Poemei ikus-entzunezkoak josi dizkiete, hegal modura batzuetan, aingura lez besteetan. Zalantza, argi izpi eta, batik bat, inguruarekiko dialektikan sakontzen segitzeko modu bat.

  • URRIAK 26, ASTEAZKENA: Trinitatearen misterioak, Ane Labaka, Miren Agur Meabe eta Miren Amuriza

Bertso-saio literarioa: Miren Agur Meabe Plazak akuilatuta, kantuan jardungo dute Miren Amuriza Plazak eta Ane Labaka Mayozek. Hiruren lur partekatuak arakatuko dituzte, narrazioak eta bertso jarriak zein bat-batekoak tartekatuz.

  • AZAROAK 10, OSTEGUNA: Hitz Esana, Mejillon Tigre

Poemak eta hitzak mutakorrak dira ahoz gora irakurtzen dituen gorputzaren arabera. Gure erreferenteek nolako soina edo ahotsa dute? Irakurketa dramatizatua, erritmoa, esan nahi duguna eta esateko modua, poesia, musika, gorputz adierazpena eta performancea uztartuz. Egitasmo honek 2021eko Hi(ZKI)bridoak laguntza jaso du.

Aretoa: Berreginen Museoa (Bilbo)

Ordua: 19:00etan

Sarrera: doan