Euskararen Etxea ekainaren 9an irekiko da

2020-06-01

Bilbon dagoen Euskararen Etxea eta etxean bertan dagoen Euskararen Interpretazio Zentroa berriro irekiko dira datorren astelehenean, ekainak 9. COVID-19ak eragindako konfinamendua tarteko, Euskararen Etxea itxita egon da, baina ekainaren 9an berriz irekiko ditu bere ateak.

  • Euskararen Etxeko zerbitzuei dagokienez, Euskararen Interpretazio Zentroa astelehenetik larunbatera bisitatu ahalko da, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Bisita doakoa da, baina bisitak aurretik erreserbatu beharko dira: “Denon osasuna zaindu ahal izateko, bisita eguna eta ordua aurrez erreserbatzea ezinbestekoa da. Erreserbak telefonoz edo emailez egin daitezke: info@euskararenetxea.eus – 944 028 081”. Azkeneko taldea 18:30ean sartuko da.
  • Espazioen erabileraren harira, espazioak ordutegi honetan erabili ahalko dira: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Aretoak erabiltzeko, erreserba aurretik egin beharko da: info@euskararenetxea.eus – 944 028 081. Aretoak 18:30ean hustuko dira.

Bai Euskararen Interpretazio Zentroaren bai aretoen edukierak egokitu egin dira egoera berrira: “Osasun neurriak bermatzeko aretoen edukiera erdira murriztu dugu”. www.euskararenetxea.eus webgunean bildu dira xehetasun guztiak.

  • Lantoki Kooperatiboaren ordutegia, halaber, hauxe izango da: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Euskararen Etxeak garbitasun eta osasun neurri guztiak hartu ditu, bai eta protokoloak ezarri ere, bisitari, langile eta erabiltzaileen osasuna bermatzeko.