AURKEZPENA: Hi(ZKI)bridoak 2021 eta Euskarazko Kultur Ekitaldien Sorkuntzarako Hi(ZKI)Bridoak Laguntza

2021-09-01

Iaz abiatu genuen Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kirola eta Kultura Sailak lehendabizikoz Hi(ZKI)bridoak. Literatura Mutanteak kultur zikloa, zeina literaturaren eta ahozkotasunaren inguruan ardazten den.

2020. urtea oso gorabeheratsua izanagatik ere, egitarauak oso harrera ona izan zuen kulturzaleen artean.

Hartara, bigarren edizioa egingo dugu 2021eko irailetik abendura, Euskararen Etxean.

Horrekin batera, aurten Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza aurkeztuko dugu estreinakoz. Beka horrek 3.000 euroko saria bideratuko du 2022ko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko.

AURKEZPENA:

Eguna: irailak 7

Ordua: 11:30

Lekua: Euskararen Etxea (Agoitz plaza 1, Bilbo)