Anarik bi kantuko single berria argitaratu du

2021-11-12

Anarik Orain entzungo duzun hau… izenburuko singlea plazaratuko du astelehenean, hilak 15, zeinak bi kantu biltzen dituen: batetik, Nacho Vegas musikari asturiarraren Vinu, cantares y amor doinuaren bertsioa, eta, bestetik, Efemerideak, Gora Japon taldearekin sortutako kantua, zeina zuzenekoetan baino ez zuen jotzen.

Singlea astelehenean izango da eskuragarri, baina dagoeneko bi kantuen bideoa ikus daitezke, Efemerideak, hain zuzen, herenegun argitaratu zuen Anarik. Biak ala biak plano-sekuentzian graatu dira:

Nacho Vegasen Vinu, cantares y amor doinuaren moldaketa.

Singlea gaur aurkeztuko du Anarik Donostiako Le Bukowski tabernan, 13:00etatik aurrera. Azaroaren 19an, halaber, Bilboko Kafe Antzokian izango da talde osoarekin batera, 22:00etatik aurrera.

Habiak

Anarik, bestalde, emanaldi berezia egingo du abenduaren 17an Euskararen Etxean egiten den Hi(ZKI)bridoak egitarauaren baitan. Anarik 2.000. urtean argitaratutako Habiak diskoko kantuak joko ditu, eta kazetari baten laguntzaz, diskoari errepasoa egingo dio.

Horrekin batera, disko horretan bildutako hamaika doinuen inguruko arte erakusketa kolektiboa ere inauguratuko da egun horretan. Erakustetan 11 artistaren lanak ikusi ahalko dira: Izibene Oñedarra, Idoia Beratarbide, Uxue Pascual, Zaloa Ipiña, Nagore Legarreta, Marrabila, Okene Abrego, Ramon Zabalegi, Maite Arbonies, Txakur Gorria eta Alaia Gaztelumendi.

Ekitaldi hori Booktegi plataformarekin lankidetzan ondu da.