229 lagunek parte hartu dute “Euskal Alien Nazioa” ihes-gelan lehenengo hiruhilekoan

2021-05-03

Otsailaren 8an abiatu genuen Euskal Alien Nazioa ihes-gela Euskararen Etxean, zeinak euskara eta zientzia fikziooa uztartzen ditu. Ekimenak harrera oso ona izan du bere lehen hiruhilekoan, COVIDak eragindako egoera gorabehera: 46 taldek parte hartu dute ihes-gelan, hau da, 229 lagun igaro dira gure ihes-gelatik.

43 talde Bizkaikoak izan dira eta 3 Gipuzkoakoak (gogoratu egun COVIDak eragindako mugikortasun murrizketa nabarmenak ditugula); 46 horietatik 15 euskaltegietako taldeak izan dira, euskaltegietako ikasleen artean ere oso harrera ona izan baitu ihes-gelan. Halaber, egitasmoaren pilotajea Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiarekin egin genuen.

Harrera positibo horren ondorioz, Aste Santuan egunero eskaini genuen ihes-gela eta txanda guztiak bete ziren. Laster, Museoen Nazioarteko Egunaren harira ere, maitzak 18, eskaitza zabaltzeko asmoa dugu, -Euskal Alien Nazioa bisitatzeko egunak ostegun, ostiral eta larunbata izan ohi dira-.

Ihes-gelak zietzia fikzioa eta euskara batzen dituen erronka proposatzen die bisitariei: “2155. urtean gaude. Estralurtarrak Euskal Herrira iritsi berri dira euskararekiko mirespenak itsututa. Beraien espazio-ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik ikus daiteke. Beraien helburua argia da: euskara hartu eta beraien bizilekura eraman…”.

Informazio gehiago, hemen.